Alemania
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak ziklo konbinatuko zentral elektrikoa eraikiko du Berlinen

Zentrala Alemaniako hiriburuko Lichterfelde auzoan eraikiko da, eta 100.000 etxebizitzari energia emango die. Obrek 2016ko amaiera baino lehen amaituta egon beharko dute.
Ignacio Sanchez Galan
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko irudia. EiTB

Iberdrolak Lichterfeld Alemaniako auzoan ziklo konbinatuko zentral elektrikoaren lehen harria jarri du asteazken honetan, 100.000 etxebizitzari energia emango die.

Vatenfall Suediako enpresaren enkarguz gauzatuko du konpainiak proiektua, nazioarteko lehiaketa baten irabazlea izan ostean. Halaber, obrek 2016ko amaiera baino lehen amaituta egon beharko dute.

Zentral berriak gaur egungoa (1974an eraiki zuten) ordezkatuko du, eta potentzia termikoaren 300 megawatt izango ditu, ur beroa eta kalefakzioa emanez.

Gaur, Berlinen izan den lehenengo harria jartzeko ekitaldian, besteak beste, Klaus Wowereit hiri-estatuko alkatea,  Tuoma Hatak presidenteorde seniorra eta Federico de la Hoz Iberdrolako Ingeniaritzako kontseilari delegatua.

"Erronka bat da"

"Erronka bat da bai teknologiaren ikuspuntutik, baita eraikitze ikuspuntutik ere, hirian etxebizitzen 50 metrora zentral bat egitea", azaldu du De la Hozek.

De la Hoz ustez, enkargu honek Espainiako enpresen indarra eta lehiakortasuna erakusten ditu, bereziki energiaren gaian, bere hitzetan, "erreferentzia mundiala" direlako.

Proiektua gauzatzeko Iberdrolak hogei bat ingeniari eramango ditu, obrak zuzentzeko.

Alemaniako proiektu berri honez gain,Iberdrola Wikingerren (iparraldea) itsasoko parke eolikoa garatzen ari da; 400 megawatteko gaitasuna izango du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X