Enplegu erregulazio faltsuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UGTk eta CCOOk 7 milioi jaso zituzten 'ezeren truke', Alayaren arabera

Bi sindikatuotako hogei kide inguru Andaluziako enplegu-erregulazioko txosten faltsuen auzian inputatuta daude.
Mercedes Alaya auziko epailea. Artxiboko irudia: EFE
Mercedes Alaya auziko epailea. Artxiboko irudia: EFE

UGT eta CCOO sindikatuek 7,6 milioi euro jaso ei zituzten Andaluziako ustezko enplegu-erregulazioko txosten faltsuen auzian nahastuta dauden bi aseguru-etxeen eskutik "ezeren truke", Mercedes Alaya auziko epailearen arabera.

Alaya epaileak Auzitegi Gorenari helarazitako txostenaren arabera, aseguru-etxeek enplegu-erregulazioko txosten bakoitzarengatik jasotzen zituzten komisioen zati bat sindikatuei ematen zieten, eta ordainsariak tarteko, sindikatuek prozesu horien gauzatzea errazten zuten.

Epailearen esanetan, "sindikatuek ez zieten zerbitzu eraginkorrik eskaintzen" aseguru-etxeei, baina Guardia Zibilaren ikerketa baten arabera, 2001 eta 2009 urteen artean Vitalia eta Uniter aseguru-etxeek guztira 7.648.815 euroko ordainketak egin zizkieten aipaturiko bi sindikatuei.

Sindikatuek fakturak igortzen zizkieten aseguru-etxeei "zerbitzurik eskaintzen ez bazieten ere", eta Alaya epailearen arabera, "kalkuluak errepasatu besterik ez zuten egiten".

UGT eta CCOO sindikatuetako hogei kide inguru Andaluziako ustezko enplegu-erregulazioko txosten faltsuen auzian inputatuta daude, horien artean, Jose Luis Montesinos Fiteqa-CCOOko idazkari nagusia eta Francisco Fernandez Sevilla UGT Andaluziako idazkari nagusi ohia.

Zerga Administrazioaren txosten bat aipatuz Mercedes Alayak uste du, "Jose Antonio Viera Lan kontseilari izan zen garaian sindikatuei ordainketak egin zitzaizkiela ondorioztatzeko nahikoa datu" daudela. Halaber, jarduera horrek segida izan zuen Antonio Fernandez Lan kontseilari izan zen garaian (2004-2010) ere, Jose Antonio Griñan Ogasun kontseilariaren eta Francisco Vallejo Berrikuntza kontseilariaren ezinbesteko laguntzarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X