Andaluzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak etxebizitza bat eta garajea kendu dizkio Magdalena Alvarezi

Trasteleku bat ere kendu dio, martxoan magistratuak ezarri zion 29,5 milioi euroko fidantza zibila betetzeko.
Magdalena Alvarez
Magdalena Alvarez. Artxiboko irudia.

Mercedes Alaya epaileak, lan erregulazio txosten irregularren kasua ikertzen duenak, Magdalena Alvarez Andaluziako Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohiari eta Sustapen ministro ohiari etxebizitza bat, garaje bat eta trasteleku bat kendu dizkio, martxoan magistratuak ezarri zion 29,5 milioi euroko fidantza zibila betetzeko.

Dekretu baten bidez, epaitegiko idazkariak azaldu duenez, fidantza zibila ezarri zen kopurua kontuan hartuta orain arte kendutako ondasunak ez ditu nahikotzat jo. Gaur egun arte sei ondasun higiezin (horietako bat Luxenburgon) eta bost kontu korronte kendu dizkiote.

Horregatik, egindako ondare-bilaketatik bi higiezinen inguruko kentze hori hobetzea adostu du, Esteponako Moral Hondartzan (Malaga). Garaje bateko domeinu osoaren % 50a ere kendu dio, baita Sevillako Torneo kalean dagoen trasteleku bat ere.

Alayako epaitegiak maiatzean sei ondasun higiezin kendu zizkion maiatzean, horietatik bost banatu gabeko erdietan, Malagan, Madrilen, Sevillan eta Benalmadenan. Madrilen denda bat eta Esteponan lursail bat.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X