Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jean Tirole frantziarrak irabazi du Ekonomiako Nobel Saria

Merkatuen boterearen eta erregulazioaren inguruan egindako analisiagatik eman diote saria mundu mailan ezaguna den ekonomialariari.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ekonomiako Nobel saria Jean Tirol frantziarrari eman diote

Jean Tirole Okzitaniako Tolosako Unibertsitateko irakasle eta ekonomialariak irabazi du 2014ko Ekonomiako Nobel Saria; merkatuek duten boterearen eta haien erregulazioaren inguruan egindako analisiagatik eman dio saria Suediako Zientzien Akademiak.

Tirole egun munduko ekonomialaririk eraginkorrenetakoa dela nabarmendu du Suediako Akademiak. Sari-emaileen hitzetan, "ekarpen handiak" egin ditu ekonomiaren alor ezberdinen ikerkuntzan. Batez ere, enpresa boteredun gutxi dituzten sektoreak ikertu ditu irakasle frantziarrak.

1953an jaio zen Troyes hirian (Frantzia), eta Massachusettseko Teknologia Institutuko doktorea da. Gaur egun, Okzitaniako Tolosako Unibertsitateko Industria-Ekonomia Institutuko zuzendari zientifikoa da.

Mundu mailako aitortza garrantzitsuena jasotzeaz gain, 885.000 euroko diru-saria jasoko du Tirolek, abenduaren 10ean Stockholmen egingo den ekitaldian. Egun berean, Oslon, Bakearen Nobel Saria banatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X