Grebaren jarraipena % 6,52koa izan da, Osakidetzaren arabera
Txanda bakoitzeko lau orduko lanuztea deitu dute sindikatuek osasun zerbitzuetan, baina jarraipen txikia izan duela azaldu du Osakidetzak. Goizeko txandan grebaren jarraipena % 6,52koa izan dela esan du Osakidetzak, baina datu “faltsua” dela salatu dute sindikatuek.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak “neurriz kanpoko” gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela salatu dute sindikatuek.
Parte-hartzearen daturik ez dute eman sindikatuek, baina “greba egiteko benetako aukera” izan duten langileen artean lanuzteak jarraipen “garrantzitsua” izan duela ziurtatu dute.
SATSE, SME, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek langileak goizeko (11:00etatik 15:00etara) eta arratsaldeko (15:00etatik 19:00etara) txandetan laur orduko lanuzteak egitera deitu dituzte, Osakidetzan lanpostuak sortzeko akordio bat eskatzeko.
Eguerdian, Osakidetzako ehunka langilek manifestazioak egin dituzte EAEko hiru hiriburuetan.
Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak emandako datuen arabera, goizeko txandan % 6,52ko jarraipena izan du lanuzteak. 14.100 langilek lan egin behar zuten ordutegi horretan.
Etxeberriaren hitzetan, lanuzteak eragin handiagoa izan du Bizkaian, % 7,6ko jarraipen batekin; ondoren Araban % 6,5 batekin eta Gipuzkoan % 3,4 batekin.
“Funtzionamendua ia normala izan da”, ziurtatu du Etxeberriak. Goizean 130 ebakuntza-gela prest izan behar ziren eta zazpitan “arazoak” izan dira, baina zelarien lanuztea zela eta.
Jarraipen “garrantzitsua”, sindikatuen arabera
Sindikatuek, ostera, langileen erantzuna “positiboa” izan dela esan dute. Grebak jarraipen “garrantzitsua” izan duela erantsi dute.
Osakidetzak Bilbon duen Ordezkaritzaren aurrean egin duten elkarretaratzean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Jon Darpon sailburuari "benetako negoziazioa"ri ekiteko galde egin diete sindikatuak.
Osasun Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" direla eta, horrenbestez, greba eskubidea "urratu" dietela salatu dute, halaber, sindikatuek. Osakidetzak ipinitako "oztopoak" gorabehera, "lantaldearen zati handi batek" greba egin duela nabarmendu dute langileen ordezkariek.
Sailarekin hitz egiteko prest badaude ere, euren aldarrikapenei men egin ezean, iragarritako lanuzte eta greba orokorrak egin egingo dituztela nabarmendu dute langileen ordezkariek.
Gutxieneko zerbitzuak jaiegun batean ematen direnak baino gehiago izan direla salatu dute sindikatuek. Horrela, zenbait arlotan “% 100ekoak” izan direla kritikatu dute.
Sindikatuen ahotan, “neurriz kanpoko” gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte ospitaletan zein lehen arretan, grebaren eragina “murrizteko” helburuarekin.
Horrela, greba eskubidea urratzen ari direla uste dute sindikatuetako iturriek. Era berean, presioak eta “mehatxuak” salatu dituzte.
Encarna de la Maza Satse sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, ospitaletako “langileen % 80” gutxieneko zerbitzuetan zeuden eta ebakuntza “asko” aurreikusi dituztela salatu du; izan ere, “premiazkoak” ez ziren operazioak egin dituzte.
Hilabetea amaitu baino lehen Sektoreko Mahaia berriz deituko dutela jakitera eman dute Osakidetzako arduradunek.
Lau lanuzte partzial eta greba orokorra, mahai gainean
Gaurkoaz gain, beste lau lanuzte partzial daude deituta azaroaren 13an Araban, 20an Gipuzkoan, eta 27an Bizkaian. Abenduaren 4an, berriz, greba orokorra.
Sindikatuen esanetan, mobilizazio horien helburuak Osakidetzan "galdutako enplegua berreskuratzea" eta osasun zerbitzua "hobetzea" dira. Ohar batean jakinarazi dutenez, helburu horiez gain, mobilizazioekin lan-karga "onargarriak" ezartzea eta langileen arteko soldata "diskriminazioak" deuseztea aldarrikatu nahi dute. "Langileen duintasuna eta osasun zerbitzua jokoan daude", gaineratu dute.
Osakidetzako Mahai Sektorialaren urriaren 22ko bilera akordiorik gabe amaitu ostean erabaki zuten deitzaileek mobilizazioekin aurrera egitea . Bilera horretan, Osakidetzako zuzendaritzak 474 enpleguko lan-eskaintza publikoa proposatu zien sindikatuei, baina, sindikatuen iritziz, ez da nahikoa.
Halaber, sindikatuek mobilizazioekin aurrera egiteko konpromisoa berretsi dute, harik eta "enpleguaren aldeko benetako konpromisoa", lan-kargak "hobetzea" eta lan-soldaten eskala bikoitza deuseztatzea lortu arte.
Sindikatuek salatu dutenez, azken hiru urteetan 3.000 lanpostu galdu dira Osakidetzan, eta hilero 8.000 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute Osakidetzan behin-behineko kontratuen bidez. Horrez gain, urtero 500 langilek erretiroa hartzen dutela azpimarratu dute. Datu horiek eskuan hartuta, "474 lanpostuko lan-deialdi publikoa proposatzea enpleguaren suntsitzeaz hitz egitea, behin-behinekotasuna handitzea eta gizarteari irri egitea da".
Bestalde, sindikatuek osasun zerbitzua hobetzeko negoziatzeko borondatea dutela azpimarratu dute. Horien esanetan, Osakidetzako langileek hainbat murrizketa pairatu dituzte, eta horrek "kalitate gutxiagoko osasun zerbitzua" izatea ekarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.