Garagartzako lantegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fagor Etxetresnak urte hasieran hasiko da garbigailuak ekoizten

Ekoizpena lehen hiruhilekoan hasiko da eta Fagor Etxetresnaken jabe den CNA enpresak 2015ean 160 milioi euroko fakturazioa izatea aurreikusten du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Labeak eta bitrozeramikak egiten hasi dira Garagartzako lantegian

Fagor Etxetresnak enpresa, orain CNA taldearen parte dena, garbigailuak ekoizten hasiko da 2015eko lehen hiruhilekoan Arrasateko Garagartza lantegian, eta datorren urteari begira 160 milioi euroko fakturazioa izatea aurreikusten du zuzendaritzak.

CNA taldeko arduradun nagusiak, tartean Jorge Palade presidentea zela, eta Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua Fagor Etxetresnaken Garagartzako lantegian izan dira gaur, eta elkarrekin prentsaurrekoa eskaini dute. Garagartzan labeen eta sukaldeko plaken ekoizpena hasia da dagoeneko eta laster hasiko dira garbigailuak egiten.

Ekoizpena hasita, dagoeneko hasi dira Fagor eta Edesa markako etxetresnak Espainian saltzen eta laster hasiko dira nazioartean ere saltzen. Gaur egun, 200 labe eta 300 sukalde plaka egiten dituzte egunero Garagartzan, baina martxorako ekoizpena bikoiztea aurreikusten dute enpresako agintariek.

Hala ere, oraindik argitzeke dago Basauriko Edesa lantegiarekin zer gertatuko den; izan ere, Francisco Martin Fagor CNA taldeko zuzendari nagusiak azaldu duenez, sakoneko azterketa egiten ari dira Basauriko lantegia berriz martxan jartzeak edota ekoizpena Gipuzkoako beste lantegi batzuetara eramateak duen kostea kalkulatzeko.

Ikerketa horien ondorioak datorren asterako prest izatea espero dutela iragarri du Martinek, eta dena dela termoen ekoizpena "partzialki gutxienez" berriz martxan jarriko dela nabarmendu du, izan Basaurin edo Gipuzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X