Sindikatuek 'elkarrizketa' eskatu diote Osakidetzari bigarren egunean
Bigarren greba eguna izan dute jarraian gaur Osakidetzan, sindikatuek deituta. Langileek bi eguneko greba orokorra abiatu zuten asteazken gauean, SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, lan baldintzak hobetzea eta murrizketak amaitzea eskatzeko. Gaueko 22:00etan amaituko da greba deialdia.
Negoziazioekin ez hastekotan, protesta eta greba-egun gehiago deituko dituztela ohartarazi diote sindikatuek OSakidetzako zuzendaritzari. Jaurlaritzak, bien bitartean, gaurko grebaren jarraipena % 9,4ean zenbatu du.
Atzo, Osakidetzako sindikatuek positibotzat jo zuten osasun zentroetan deitutako lehen greba egunaren jarraipena.
Encarna de la Maza Satseko arduradunak azaldu zuenez, grebaren jarraipena "positiboa" izan zen, baina ez zuen zifrarik eman nahi izan. Osakidetzako Zuzendaritzaren arabera, grebaren jarraipena % 7,3koa izan zen atzo.
Osakidetzako Zuzendaritzak arratsaldean kaleratutako datuen arabera, grebak hiru txandetan izan duen jarraipena 8,8%koa izan da.
Hala, hiru txandetan lan egin behar zuten 24.296 pertsonetatik, 22.167 beren lanpostuetara joan dira eta 2.129 berriz, ez. Gaur, parte hartzea atzokoa baino altuagoa izan bada ere (atzo %7(e)koa izan zen), pasa den hilabeteotakoa baino baxuagoa izan da.
Bizkaian, jarraipena % 10,9koa izan da. Gipuzkoan, berriz, langileen % 6,8 ez dira lanera joan eta Araban jarraipena % 5,4koa izan da.
Osakidetzako Zuzendaritzak arratsaldean berriro ere gogoratu duenez, “Osakidetzako profesionalen erantzukizunari esker, gaur ere, normaltasunez lan egiteko aukera izan dugu. Osakidetzako profesionalek aintzat hartu dute sindikatuei egin diegun eskaintza eta lana egitera etorri dira. Aintzat hartu dute benetako eskaintza bat delako, hobekuntza zehatzekin eta mahai gainean jarraitzen duela adierazi nahi dugu”.
Zerbitzu minimoak
Zerbitzu minimoak “gehiegizkoak” direla salatu zuten atzo sindikatuek. Osakidetzak erantzun du azken 15 urteetan ezarritako “berdinak” direla. “Asteburu bati dagokion zerbitzua da”, gaineratu dute Osakidetzatik.
Sindikatuei “elkarrizketarako” deia luzatu die. “Herritarrek errespetua merezi dute, eta Osakidetza publiko eta kalitatezkoa izaten jarraitu”.
Bigarren greba egunean, ELA, LAB, CCOO, UGT, Satse, ESK eta SME-FFHH sindikatuek manifestazio bat egin dute Bilbon, Arriaga Antzokitik Osasun Sailaren egoitzara. Bertan elkarretaratzea egin dute, eta, ohiuka, Jon Darpon sailburuaren dimisioa eskatu dute.
Langileen parte-hartzea ere baloratu dute, baina ez dute daturik eman. Basurtun, Galdakaon eta Txagorritxun, lan-ikuskaritza eskatu dute langileek gaur goizean, “zentro horietan grebarako eskubidea urratu den” argitzeko.
Darpon: 'Sindikatuentzat, ezer ez da nahikoa'
Jon Darpon Osasun sailburuak esan duenez, bere sailak "proposamen esanguratsuak" jarri ditu mahai gainean, osasun publikoko langileen baldintzak hobetzeko, baina, bere hitzetan, sindikatuentzat "ezer ez dira nahikoa". Sailburuak nabarmendu du hitz egiteko prest daudela.
Legebiltzarreko Kontrol Saioan Carmelo Barriok (PP) eta Blanca Roncal (PSE) legebiltzarkideek Osakidetzako lanuzteei buruz egindako galderei erantzun die Darponek.
Sailburuak uste du lan gatazka hau ez dagoela "justifikatuta" eta lanuzteak ere ez direla "zentzuzkoak". Darponen iritzian, grebak mobilizaziorako aukeretan "azkena" izan beharko luke.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidos: Trumpen muga-zergek bultzatutako krisiaren gakoak
Konpainiak produkzioaren % 40 galdu du, bere merkatu nagusia (% 45eko kuota) AEB baita. Txerra Molinuevo Amurrioko alkatea zuhur bezain kezkatuta agertu da, "Tubos Reunidos motor ekonomikoa baita eskualde osoan".
Nafarroako Volkswagenek ohartarazi du 93 langile finko egiteak lan-erregulazioko espediente batean amaitu dezakeela
Enpresak "legezkotasuna zorrotz beteko" duela ziurtatu dio batzordeari bilera batean, Lan Ikuskaritzak behin-behineko 93 langile finko egitea agindu ostean. Sindikatuek akordiorako proposamena egin dute.
32 urteko langile bat hil da Zumaiako enpresa batean, pieza handi batek jota
Estaños Matiena enpresan jazo da ezbeharra, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresa horrek hainbat salaketa zituen prebentzio-araudia ez betetzeagatik, sindikatuak salatu duenez.
UGT, CC. OO. eta USO sindikatuek akordioa sinatu dute Arabako garbiketa-hitzarmenerako
ELA eta LAB sindikatuek, aldiz, baztertu egin dute aurreakordioa, "amore ematea" delakoan, eta "atzerakada nabarmena" dakarrela iritzita. Uste dute "langileak erosteko ahalmena galtzeko arriskuan" egongo direla, "azken bost urteetan gertatu den bezala".
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan
Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.
EAEn batez besteko soldata % 3,6 haziko da 2026an, KPIaren gainetik beste urte batez
LKS Nextek egindako ikerketa baten arabera, profil profesional teknikoak, industrialak, digitalak eta AAri eta datuen analisiari lotutakoak dira gehien behar direnak.
KPIa bost hamarren moteldu da espainiar estatuan urtarrilean, % 2,4raino
Hiru hilabetez jarraian jaitsi da KPIa, 2025eko urrian azken 16 hilabeteetan izandako igoerarik handiena ( % 3,1) jasan ostean.
Lanbide arteko gutxieneko soldata % 3,1 igotzea adostu du Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin
CEOE eta Cepyme patronalek ez dute igoera babestu. Lanbide arteko gutxieneko soldata hilean 1.221 eurokoa izango da (14 paga), 518 euro gehiago urtean, eta neurriak atzerako eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Traktoreak kalera atera dira gaur Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, EBren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka
Bilbon San Mameseko zabalgunean elkartu dira 10:00etan, Gasteizen 10:30ean irten dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik, eta Iruñean manifestazioa egingo dute, 17:00etan, Baluarteko plazatik abiatuta.
Jose Antonio Jainagak Talgoren presidentetza hartu du Carlos Palacio ordezkatuta
Enpresaria Arabako konpainiako aholkularia zen euskal partzuergoak erosi zuenetik.