Garraiolariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garraio sektorea 'desagertzeko arriskuan' dago, Guitransen hitzetan

Gipuzkoako enpresen % 30 desagertu direla salatu du, Europa Ekialdeko herrialdeetako kamioilariek egindako 'konpetentzia desleiala' dela eta.
Iragarkia
18:00 - 20:00
43 garraio enpresa itxi ziren 2014an Gipuzkoan

Guitrans Gipuzkoako Garraiolarien Elkarteak ohartarazi duenez, sektorea "desagertzeko arrisku bizian" dago Errumaniako eta Bulgariako kamioilariek egiten dieten "konpetentzia desleiala" dela eta. Salatu dutenez, 2008tik 3.348 enpresa gutxiago dago, Europa Ekialdeko enpresa horiekin ezin lehiatuta.

Ignacio Cepeda Guitranseko presidenteak prentsaurrekoan azaldu duenez, enpresa horietako langileek oso baldintza eskasetan egiten dute lan eta hemengo langileek ezin dute eurekin lehiatu. Ondorioz, Cepedaren hitzetan, 130.000 lanpostu galdu dira 2008tik Estatuan.

Guitransek urteroko batzarra egingo du larunbatean Donostian Miramar Jauregian eta horren ildotik egin ditu adierazpenak presidenteak.

Gipuzkoako datuei dagokionez, 2008tik garraio enpresen % 30 desagertu (821 enpresa; 43, iaz) eta 4.500 lanpostu galdu dira

Babes neurriak eskatu dituzte

Cepedak azaldu duenez, multinazionalek bertoko garraio enpresak erosten dituzte "oso prezio onean" eta Europa Ekialdeko langileak kontratatzen dituzte, "bertokoak kontratatzea baino 10 aldiz merkeagoa" delako eta "esklaboak" bailitzan lan egitera behartzen dituztelako. Hala, gurean lan egiten duten enpresetako asko Errumaniakoak, Bulgariakoak, Poloniakoak eta Lituaniakoak dira.

Cepedaren hitzetan, egoera honi aurre egiteko babes neurriak hartu dituzte Frantziak, Alemaniak eta Belgikak. Hala, honako baldintzak ezarri dizkiete herrialdean lan egiten duten garraiolari guztiei: gutxieneko soldata ordaintzea, asteko atseden eguna ibilgailuan ez igarotzea edota baldintzok ez betetzearren 30.000 euroko isunak ezartzea.

Konpetentzia desleiala da, Guitransen aburuz, sektorearen arazorik larriena, baina ez bakarra. Finantzazioa ere aipatu du Cepedak: "Enpresa txiki eta ertainek likidezia arazoak dituzte bezeroek berandu ordaintzen dutelako", azaldu du.

Horrez gain, Ogasuna ez da osasun zentimoa itzultzeko konpromisoa betetzen ari, Gipuzkoan, adibidez, bidegabe kobratutako % 15 baino ez dute itzuli.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X