Innobasque
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu: 'Tunelaren irteera argitzen duen itsasargia da berrikuntza'

Innobasquek antolatutako Berrikuntzaren Egunean izan da lehendakaria, Bilbon. 27 hitzaldi, 41 erakustoki eta 39 tailer bildu dituzte bertan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Lehendakariak ezinbestekotzat jo du berrikuntzaren aldeko apustua

Iñigo Urkullu lehendakariak asteazken honetan adierazi duenez, krisiak berrikuntzaren aldeko apustua ''moteldu'' du, baina ''Euskadik ez du begi bistatik kendu berrikuntza dela tunelaren irteera argitzen duen itsasargia''.

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako Berrikuntzaren Egunean izan da lehendakaria. Bertan, 27 hitzaldi, 41 erakustoki eta 39 tailer bildu dituzte, 1.200 lagunentzat.

Urkullu erakustokietan izan da, eta berrikuntzetako batzuk bertatik bertara ikusteko aukera izan du, tartean esklerosi anitzak jotako pertsonak sendatzeko lanetara bideratutako pantaila.

Foroaren ostean, Innobasquek bazkideen asanblada orokorra egin du eta lehendakariak ireki du ekitaldia.

Bere hitzaldian, Urkulluk gogoratu du azken datu ekonomikoak onak izan direla, eta horiek ''susperraldiaren bidearen hasieran'' kokatzen dutela Euskadi, ''Euskadi egun % 2,2ko erritmoan ari da hazten; apirilean % 5,4 igo da industria ekoizpena joan den urtearekin alderatuta; eta ia 6.000 langabe gutxiago daude'', esan du lehendakariak.

''Bidearen hasieran gaude; jarrai dezagun elkarrekin'', nabarmendu du.

Krisiak behartuta, ''urgentziazkoa'' kudeatu beharra izan dutela adierazi du lehendakariak; ''enpresen zein administrazioen oinarrizko beharrei erantzun'', esan du. ''Krisiak berrikuntzaren aldeko apustua moteldu du, baina Euskadik ez du begi bistatik kendu berrikuntza dela tunelaren irteera argitzen duen itsasargia'', nabarmendu du Urkulluk.

''Krisiaren garairik latzena gaindituta, gure herriaren jasangarritasuna bermatzeko garrantzitsuenaren unea iritsi da: berrikuntza, enpleguarekin eta kohesio sozialarekin batera. Euskadiren etorkizuna ez dago azaleratzen ari diren ekonomiekin prezio mailan lehiakor izatean. Gure etorkizuna balio teknologiko altuko produktuetan dago; horrela bakarrik bermatu ahal izango ditugu kalitate handiagoko enpleguak'', esan du.

''Berrikuntza ez da Jaurlaritzaren kontu bat; herri erronka bat da'', gaineratu du lehendakariak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X