Energia eolikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak kontratu bat sinatu du AEBn, epe luzean energia saltzeko

Bigarren konpainia eoliko garrantzitsuena da, eta akordio horrekin haren presentzia hobetu du taldeak Ameriketako Estatu Batuetan.
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Iberdrolak kontratu bat sinatu du Ameriketako Estatu Batuetan, haren AEBko filialaren bitartez, datozen urteetan egingo duen Twin Buttes II parke eolikoari energia saltzeko epe luzerako.

Akordioaren arabera, Twin Buttes II instalazio eolikoan ekoitzitako 76 megawatt salduko dizkio Iberdrolak Tri-State Generation and Transmission Association erakundeari datozen 25 urteetan, 2017an martxan jarri eta gero.

Parke eolikoak 38 aerosorgailu izango ditu eta Colorado estatuko Lamar hirian kokatuta egongo da, 2007tik martxan dagoen Twin Buttes parke eolikoaren albon. Instalazio berriak Coloradoko 30.000 etxebizitza hornitzeko adina energia ekoitziko du.

Akordio horri esker, Iberdrolak AEBn duen presentzia hobetuko du. Une honetan, AEBko bigarren konpainia eoliko garrantzitsuena da; izan ere, 5.800 megawatteko potentzia dauka instalatuta.

ka instalatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X