Euskaltel % 5,8 igo da burtsako lehen egunean
Euskaltel Espainiako baloreen Burtsan kotizatzen hasi da uztailaren 1 honetan, 12:00etatik hasita. Gaurkoa egun "historikotzat" jo du Alberto Garcia Erauzkin telekomunikazioen euskal operadorearen presidenteak.
Euskaltelen akzioak % 5,789 igo dira Burtsan egin duen lehendabiziko egunean. Akzio bakoitzeko 10,05 euro lortu ditu saio bukaeran telekomunikazioen euskal operadoreak; jardunaldi hasieran akzioen prezioa 9,5 euroan zegoen finkatua.
Alberto García Erauzkinek zuzentzen duen konpainiak behera egin du egunean zehar, hastapenean % 10,5 igo baita 10,50 eurora iristeraino, baina azkenerako 10,050 euroan geratu da akzio bakoitzaren balioa.
Kable-operadorearen tituluek egunean zehar gehienez 10,9 euro balio izan dute; gutxieneko balioa, berriz, 10,035 euroan markatu dute.
"Kanpai eragitea"
Burtsaratzeetan egin ohi den "kanpai eragite" digitala egin dute Bilboko Burtsan, enpresa eta finantza munduko 80 lagunen begiradapean. Bertan izan dira, besteak beste, Manuel Ardanza Bilboko Burtsako presidentea eta Javier Hernani Espainiako Burtsen eta Merkatuen zuzendari nagusia.
Ekitaldian Alberto Garcia Erauzkin Euskalteleko presidenteak goraipatu duenez, "luxuzko akziodunak ditugu, epe luzera inbertitzeko prest agertu diren nazioarteko inbertitzaileak, kalitatezkoak, izen onekoak eta agurgarriak". Era berean, Kutxabankek "erreferentziazko akzioduna izaten jarraituko" duela nabarmendu du.
Garcia Euzkinen aburuz, Euskaltel "sendotasun finantzario handiko" erakundea da eta burtsaratzeak "hazkunde eta lidergo erronka berriei aurre egiteko" indarra ematen dio. Telekomunikazio enpresaren akziodunen eskaera eskariaren halako lau izatea pozik hartu du presidenteak, burtsetan izandako azken egun "gorabeheratsuak"
Uztailaren 1 hau egun "historikoa" dela agertu du Garcia Erauzkinek eta Euskaltelek euskal gizartearekiko duen harreman "hautsiezina" azpimarratu. Adierazi duenez, operadorearen zuzendariek saltzeko eskaintza publikoa promozionatzeko nazioartean egindako bidaietan "Basque Country eta Euskaltel ahotan izan dituzte eta orain nazioarteko inbertitzaileek badakite zer den Euskadi; hori aprobetxatu beharra dago".
Akziodunak
Kutxabankek, Iberdrolak eta International Cablek Euskaltelen 80,4 milioi akzio ipini dituzte salgai (konpainiaren % 63,5). Kutxabankek % 49,9ko parte-hartzea du telekomunikazio enpresan eta % 19,8 salduko du (akziotan, 22,5 milioi), % 30,10rekin geratuta. Iberdrolak eta International Cablek Euskaltelen zuten parte-hartze guztia salduko dute (% 2k eta % 48,10 zuten, hurrenez hurren).
Enpresan inbertituko duten akziodun berriei dagokionez, Alba Finantza Korporazioak pisuzko bigarren akzioduna izango da, tituluen % 8,02 eskuratuta eta 96,4 milioi euro inbertituta.
Hauek dira, besteak beste, Euskaltelen akzioak erosi dituzten konpainietako batzuk: George Soros enpresaburu ezaguna, Lazard negozioen banketxea, BlackRock, Franklin Mutual, Artemis, York Capital, Blue Mountain, Harvard University edo Pelham.
Burtsan kotizatzearekin batera, Euskalteleko zuzendariek pizgarri sorta jasoko dute, 22.045.425 euro garbikoa (41.019.056 euro gordin). Kopuru horretako, 5.129.730 euro Alberto Garcia Erauzkinek poltsikoratuko ditu; 15.101.267 euro Euskalteleko kudeaketa taldeko bederatzi buruzagientzat izango dira eta 1.814.428 euro beste 14 zuzendarirentzat.
ELAren protesta ekitaldia
Bilboko Burtsaren kanpoaldean, konpainiaren pribatizazioa eta zuzendariek jasoko dituzten "eskandaluzko" pizgarriak salatzeko elkarretaratzea egin du ELA sindikatuak.
Mikel Noval ELAko buruzagiak agertu duenez, Euskaltel Euskadin "sustraituta" dagoela esatea urak ardo zaporea duela esatea modukoa da eta zalantzan jarri du konpainiak hiru urtean balioaren hala hiru irabazi izana.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.