Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Turisten kopurua % 8,7 igo da Bilbon

Lehen aldiz, udan atzerriko turista gehiago egon dira, Estatukoak baino. Bizkaiko hiriburuarentzat inoizko daturik onenak izan dira aurtengoak.
MAM-eko argazkia: turistas_

Bilbok 249.604 turista jaso ditu uda honetan (2014an baino % 8,7 gehiago), eta turista atzerritarren kopurua % 10,6 igo da. Gehienak, Frantziatik, Erresuma Batutik, AEBtik eta Italiatik etorri dira.

Halaber, Espainiatik etorritako turista gehienak madrildarrak, katalanak eta andaluziarrak izan dira.

Gaua igarotzeko asmoz etorri diren turisten kopuruak ere gora egin du; hain zuzen, % 8,8 egin du gora, aurreko urteko datuekin alderatuta. Batez beste, bi egun eman dituzte bertan.

Mercedes Rodriguez Bilboko Turismo zuzendariaren esanetan, “datu positiboak” dira, eta Bizkaiko hiriburua aisialdirako helburu bezala finkatzen ari dela erakusten dute.

Turista gehiago erakartzeko asmoz, nazioarteko ekitaldi eta azoketan ere aurkeztuko dute Bilbo datozen hilabeteotan.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak nabarmendu du turismoak % 5eko hazkunde "iraunkorra" izan duela EAEn

Daniel Solana Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak Radio Euskadin egindako elkarrizketan esan duenez, hazkundea "lasaia eta iraunkorra da, Estatuko edo Europako beste herrialde batzuetan duten masifikaziotik kanpo". 200.000 euskal herritarrek baino gehiagok EAEtik atera gabe pasa dituzte oporrak, eta Loiu-New York konexioak turista estatubatuar gehiago etortzea ekarri du.

Gehiago kargatu