Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat larri zauritu da Castejonen izandako lan istripu batean

Preconsa enpresako behargin bati metalezko pieza handi bat jausi zaio gainera, eta bi hankak harrapatu dizkio.

44 urteko langile batek zauri larriak egin zituen bi hanketan atzo Castejonen izandako lan istripu batean, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.

Ezbeharra 17:30ean jazo zen, Preconsa enpresak Castejonen duen lantegian. T.M.O. beharginari metalezko pieza handi bat jausi zitzaion gainera, eta bi hankak harrapatu zizkion; ondorioz, hezurrak hautsi eta ubeldura ugari egin zizkion.

Lankideek askatu zuten behargina, eta guardian zegoen mediku talde batek artatu zuen aurrena. Gerora, anbulantziaz eraman zuten Tuterako Sofia Erregina Ospitalera.

Foruzaingoak hartu du ezbeharra ikertzeko ardura.

ertzeko ardura.

Zure interesekoa izan daiteke

La Fiscalía se opuso ya en enero al registro en Sidenor por la venta de acero a Israel
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Justiziak ez du onartu mediku gazatar bat Sidenorren aurkako akusazio partikular gisa aurkeztea, eta ez ditu kontuan hartuko Basauriko erregistroak

Akusazio partikularra erretiratu ostean, ezin izango dira Jose Antonio Jainaga eta beste bi zuzendari ikertu genozidio eta gizateriaren aurkako delituen konplize gisa. Siderurgia-enpresaren aurkako ikerketa zabalik dago Auzitegi Nazionalean, altzairua Israelgo enpresa batera esportatzeagatik, eta hori, ustez, armamentua fabrikatzeko erabiltzeagatik.

hurtado-mendoza-tasa turística
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tasa turistikoa Donostian: Hurtadok uste du ezinezkoa dela uda baino lehen ezartzea, eta Mendoza elkarrizketarako prest agertu da

Jon Insausti alkateak Donostiako tasa turistikoa uda aurretik ezartzea mahai gainean jarri ondotik, gaia pil-pilean dago: Javier Hurtado Turismo sailburuak Radio Euskadin adierazi du ez duela uste bideragarria denik 2027a baino lehen ezartzea, epe teknikoak direla eta. Bien bitartean, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak Euskadi Irratian esan du Gipuzkoako Batzar Nagusietan eztabaidatuko dutela, akordio batera iristeko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X