Iazko halako hamar galdu du ArcelorMittalek irailera arte
ArcelorMittal siderurgia multinazionalak 1.260 milioi dolarreko (1.158 milioi euro) galerak izan ditu 2015eko lehen hiruhilekoetan, iazko epe berean izandakoen halako hamar (131 milioi dolarreko galerak iragarri zituen orduko hartan). Emaitzok ikusita, 2015eko aurreikuspenak murriztu eta aurtengo dibidendua bertan behera utzi du.
Konpainiak azaldu duenez, azken hiruhilekoan 500 milioi dolarreko (459 milioi euro) aparteko gastuak izan ditu altzairuak nazioarteko merkatuetan izan duen debaluazioari aurre egiteko.
Salmentei dagokienez, 49.597 milioi dolarrekoak (45.574 milioi euro) izan ziren (iaz baino % 18,1 gutxiago), urtarriletik irailera doan tartean.
Gastuak gutxitzeko neurri ugari iragarri ditu multinazionalak, hala nola, inbertsioak murriztuko ditu eta 2015ari dagokion dibidendua kenduko du.
Emaitzok ezagutarazi direnean, atzera egin dute ArcelorMittalen akzioek Ibex35ean: saioa % 1,95eko galerekin hasi dute, baina 09:30erako, goranzko joera hartuta zeukaten, % 2ko igoarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita
Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu dituen ekitaldi batean, konpainiaren historia gogoratu dute, eta "argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.
Tubos Reunidosen interesa duten "inbertsore berriak" daudela dio Jauregi sailburuak, baina oraindik ez dago "proposamen zehatzik"
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren hitzetan, Tubos Reunidosen zorra berregituratu eta langileak lanera itzuli izana funtsezko bi baldintza izan dira "inbertitzaile berriak erakartzeko".
Papresak erosteko eskaintza bakarra jaso du: CL Grupo Industrialek aurkeztu du proposamen loteslea
Papresa hartzekodunen konkurtsoan sartu eta lehen asteetan balizko iteresdun gehiago zeudela aditzera eman bazen ere, euskal talde bat barne, ez dira eskaintza gehiago aurkeztu ezarritako epearen barruan; CL Group enpresak (Cristian Layri lotutakoa) bakarrik egin du hura erosteko eskaintza loteslea.
Eusko Jaurlaritzak onetsi egin du Aiaran baterien biltegi bat eraikitzeko proiektua
Arena Green Assest 4, SLUren "PB Navegantes 31" proiektuak 23 milioi euroko aurrekontua du eta 30MW-ko potentzia instalatua, 20 oineko neurriko edukiontzietan dauden 18 biltegiratze unitaterekin, kontrol eta monitorizazio sistemak integratzeko.
Astigarraga, etxebizitza garestien dagoen Gipuzkoako hirugarren herria
Prezioa % 55 igo da 4 urtetan eta metro koadroa 5.228 eurotan saltzen da. Donostiaren eta Zarautzen atzetik, udalerririk garestiena da.
Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela
Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".
Kalera atera dira berriro medikuak, protesta egitera, urteko laugarren greba astearen hasieran
Donostia Ospitaleko anestesista Elena del Valek kazetarien aurrean hitz egin du protestetako batean, eta ziurtatu du "itxaropentsuago" daudela, Euskadiko Medikuen Sindikatuaren bitartez, Osakidetzarekin bilerak hasi dituztelako, eta "badirudielako", aldarrikapenetako batzuk negoziatzen hasiko direla.
Gasteizko Udalak taxilarien guardiak arautu ditu, dekretu bidez
Dokumentuak larunbat eta jai bezperetarako guardien egutegia ezartzen du, 00:00etatik 08:00etara, eta tarte horretan gutxienez 50 taxi arituko dira zerbitzua ematen.
Etxebizitzen salerosketa % 11,6 jaitsi da EAEn, eta % 8,2 igo da Nafarroan
Donostian 418 etxebizitza salerosi dira 2026ko urtarrila eta apirila bitartean, aurreko hiruhilekoan baino % 26,8 gutxiago, eta iazko tarte berean baino % 30,8 gutxiago.
Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da
NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.