Lan Ministerioaren datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20.397 langabe gutxiago zeuden Hego Euskal Herrian, 2015 amaieran

Estatu espainiarrean, berriz, 4.039.508 langabe zeuden urte amaieran, 2014an baino 354.203 gutxiago.
18:00 - 20:00
Langabezia behera eta afiliaizioa gora Euskadin

2015. urtearen amaieran 20.397 langabe gutxiago zeuden Hego Euskal Herrian, Espainiako Gobernuaren Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur emandako datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan 150.017 pertsona zeuden lanik gabe urte amaieran, 2014 urtearen bukaeran baino 15.754 gutxiago (% 9,50). Azaroako datuekin alderatuta, berriz, 1.848 behargin gutxiago zeuden langabezian abendu amaieran (- % 1,22).

EAEko probintziei dagokionez, berriz, Gipuzkoan jaitsi da gehien urte arteko langabezia (- % 10,15), Arabaren (- % 9,43) eta Bizkaiaren (- % 9,20) aurretik. Zenbaki absolutuetan, ostera, Gipuzkoan 4.672 langabe gutxiago zeuden 2015 urtearen amaieran, 2.540 gutxiago, Araban; eta 8.542 gutxiago Bizkaian.

Nafarroako Foru Erkidegoan, berriz, langabeziak gora egin zuen abenduan eta 43.143 langabe zeuden urte amaieran. Azaroako datuekin alderatuta, 1.197 pertsona gehiago zeuden langabezian abendu amaieran (+ %2,85). Hala ere, azken urtebetean, 2014ko abendutik 2015eko abendura, langabezia % 9,72 jaitsi da Nafarroan (4.643 pertsona), krisia hasiz geroztik izandako urte arteko jaitsierarik handiena.

Bestalde, Estatu espainiarrean 4.093.508 langabe zeuden erregistratuta urte amaieran, 2014ko abenduan baino 354.203 pertsona gutxiago. 2015eko abenduan 55.790 lagun atera dira langabeziaren zerrendatik.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un centenar de trabajadores han participado en la movilización



REMITIDA / HANDOUT por ESK

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/4/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tentsioa, Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du

Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez; sindikatu nagusiek, ordea, uko egiten diote horri. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ohartarazi duenez, Tubos Reunidosen etorkizunaren zati bat jokoan dago gaurko bileran, eta guztiak batera arraun egiteko deia egin du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X