Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankiak 1.040 milioi euroko irabaziak izan zituen 2015ean

Emaitzok iragarrita, akzioek goraka egin dute Burtsan, eta % 7 igo dira saioaren hasieran.
GOIRIGOLZARRI BANKIA EFE
GOIRIGOLZARRI BANKIA EFE

Bankiak 1.040 milioi euroko mozkin garbi osoa izan zuen 2015ean, aurreko urtean baino % 39,2 handiagoa (747 milioiko irabaziak izan zituen 2014an), finantza entitateak gaur jakinarazi duenez.

Emaitzok eskuan, akzioko 2,625 euroko dibidendua emateko proposamena eramango du Administrazio Kontseiluak akziodunen hurrengo batzarrera.

Guztira, 302 milioi euro itzuliko dizkie Bankiak akziodunei. Estatuak, horrenbestez, 194 milioi euro berreskuratuko ditu. Guztira, 1.626 milioi euro itzuli dizkio dagoeneko bankuak Estatuari.

Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak nabarmendu duenez, finantza erakundeak bere konpromisoak bete ditu. "Banku sendoa gara, kaudimenduna eta errentagarria, oso. Eta indargune hauei esker, dibidendua % 50 haztea lortu dugu, zergadunei diru-laguntzak itzultzeko bidean aurrera egitea, alegia", esan du.

2015eko emaitzak aurkeztu ostean, Burtsan ere gorako bidean hasi du saioa Bankiak. Saioaren lehen minutuetan % 5 hazi da, eta tituluak 0,960 euroan saltzen hasi dira. 10:00etarako, % 7koa zen igoera.

koa zen igoera.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X