‘Airbuseko zortziek’ ezeztatu dute langilerik eta poliziarik jo izana
‘Airbuseko zortziek’ ukatu dute astearte honetan, Getafeko Auzitegian (Madrilgo Erkidegoa) egindako epaiketaren lehen sesioan, poliziarik edota langilerik jo izana 2010eko irailaren 29ko Greba Orokorrean, Getafeko fabrikako atarian.
Akusatuetako batek, Jose Alcazarrek, gainontzeko auzipetuek bezala, zortzi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigor bati aurre egingo dio. Ministeritza Fiskalak egindako galderei erantzunda deklaratu du egun hartan harritu ziola enpresako sarreran istiluen kontrako polizia-taldeak ikusteak. Gaineratu duenez, langileek grebarako eskubidea gauzatzen dute eta “nahi duena” lan egitera joan daiteke. Alcazarren esanetan, langileen artean iskanbila sortu zen, eta Polizia enpresaren perimetrora sartu zen; une horretan “zazpi tiro” aditu zituen. “Poliziak diktadura garaian bezala jipoitu gintuen. Guk ez genuen agenterik jo”, gehitu du.
Tomas Garcia beste prozesatuetako batek adierazi duenez, ez zuten beraien artean adostu lanerako sarrera oztopatzea, eta ez zuen kolpatutako agenterik ikusi. Halaber, Enrique Gilek nabarmendu du ez zuela ikusi objekturik jaurti zutenik, ezta istiluetan harrapatutako poliziarik ere. Rodolfo Malok, bestalde, aipatu du ez zuela Poliziaren aurka egin.
"Pala kolpea buruan”
Jeronimo Martinen deklarazioaren arabera, berak ere ez zuen poliziarik iraindu, ezta langilerik mehatxatu ere, zalaparta gertatu zen unean kanpoan baitzegoen. Dena dela, hurbildu zenean, “pala kolpe bat” jaso zuen buruan, eta ia galdu zuen “konortea”. Botikinera mugitu behar izan zuten.
Era berean, Raul Fernandezek esan du ez zuela objekturik jaurti eta ez zuela inor kolpatu. Bere aldetik, Edgar Martinek salatu duenez, borra batekin jo zuten bizkarrean. Erantsi du ez zuela ikusi poliziak harrapatuta gelditu zirenik, eta ez zuela fabrikara sartu nahi zuen beharginik iraindu. Armando Barco deklaratu duen azken akusatuaren hitzetan, bera ez zegoen liskarraren lekuan, eta ez zituen poliziak ikusi langileak babesten.
‘Airbuseko zortziek’ gaur deklaratu ostean, asteazken honetan karga polizialean egon ziren agente batzuen txanda izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Jauregik ohartarazi du Tubos Reunidosentzat arrisku kritikoa dagoela SEPIren zorragatik, eta alternatibak bilatuko ditu Vicinayko enpleguetarako
Nafarroak 27 etxebizitza erosiko dizkio inbertsio funts bati
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Errentaren mapa auzoz auzo eta kalez kale Hego Euskal Herrian
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Vicinayren zuzendaritzak aldi baterako enplegu espedientea egin eta 60 lagun kaleratzeko asmoa du