Barik, Bat eta Mugi EuskoTrenen eta Metro Bilbaon erabili ahalko dira
Antonio Aiz Garraio sailburuorde eta Gipuzkoako Lurralde Autoritateko presidenteak garraio-txartel bakarra ezartzeko aurrerapauso bat aurkeztu du asteazken honetan. Egitasmoak Mugi, Barik eta Bat txartelentzako balioko luke, eta udan EuskoTreneko Hendaia-Donostia-Bilbo tartera eta Metro Bilbaora zabalduko litzateke.
Aizek Mugi garraioko tarifa sistema bateratuaren balantzea eskaini du Donostian (Gipuzkoa) eman duen prentsaurreko batean. Halaber, sailburuordeak ohartarazi du aurten Arabako Bat eta Bizkaiko Barik txartelak Donostiako DBus autobus sarearekin integratuko direla programa pilotu baten bidez.
Aizek azpimarratu du “pauso zehatzekin” aurrera egiten ari direla Euskadin txartel-garraio bakarra ezartzeko. Gainera, sailburuak gogorarazi duenez, egun hiru txartelak erabili daitezke Gasteizko eta Bilboko tranbietan eta Trapagarango (Bizkaia) Larreinetako funikularrean. Deskonturik gabeko aukerari dagokionez, udatik aurrera Eusko Trenen eta Metro Bilbaon egongo da erabilgarri.
Renferen integrazioa
Bestalde, Marisol Garmendia Lurralde Antolakuntza eta Mugikortasun diputatuak adierazi du Mugi “indar handiz” finkatu dela Gipuzkoan. 2013an martxan jarri zenetik, 656.000 txartel baino gehiago erabili dira, eta horietatik, 350.000 Mugikoak dira, eta 305.263, Lurraldebusekoak. 2015ean, 59.000 txartel pertsonalizatu eta 40.000 anonimo kaleratu zituzten. Garmendiak baieztatu du iaz garraio-enpresa guztiek bidaiari kopurua handitu zutela, Renfek izan ezik. Gainera, nabarmendu du legealdiko helburuetako bat Renfe sistema bateratu bakarrean integratzea dela.
2015ean, Mugi integratzen duten enpresa guztietatik, 64 milioi bidaiatik gora erregistratu ziren, 2014an baino % 2 gehiago. Bidaia guztien % 84, hau da, 54 milioi, Mugi edo Lurraldebus txartelekin egin ziren. Marisol Garmendiak esan du txartel horiek 295.000 erabiltzaile zenbatzen dituztela hilero. Horietatik, % 80k txartela 20 aldiz erabiltzen dute hilean, asko jota (% 45eko deskontua); %16k 21-50 aldi artean (% 56) eta % 4k 51 bidaia baino gehiago egiten dituzte hilean.
Eluska Redondo Gipuzkoako Garraioko Lurralde Autoritateko zuzendariak azpimarratu ditu iaz sistema honetan sartutako hobekuntza batzuk. Adibidez, tramiteen sinplifikazioa edota txartelen komisioak Kutxabankeko kutxazainetan.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.