ACBko langile-batzordeak ez du onartu Arcelorren proposamen berria
Sestaoko ACB enpresako langile-batzordeak errefusatu egin du asteazken honetan ArcelorMittalek zuzendaritzak aurkeztu duen gizarte-plan berria. Proposamen berrian jasotzen denez, egun indarrean dagoen enplegua erregulatzeko espedienteak bermatzen duen soldataren % 92tik % 65era jaitsiko litzateke. Horrez gain, 1955 eta 1957 urteen bitartean jaiotako langileentzat espediente bat planteatzen du erretiroa hartzen duten arte, eta soldata % 15 murriztea lantegian jarraitzen duten langileei, langile kopurua erdira jaitsi ostean.
Langileen ordezkarien batzordeak azaldu duenez, plana "ez da egokiena industria-jarduera eta enplegua mantentzeko", eta enpresari "beste proposamen bat" aurkezteko eskatu dio.
Langile-batzordeak langileei bidali dien zirkularraren arabera, asteazken honetan izandako batzarrean, zuzendaritzak jakinarazi die asteburuetan 10.000 tona ekoizteko bere industria-plana gauzatu ahal izateko, beharrezkoa dela gizarte-planak honako ezaugarri hauek betetzea: "erabateko balioaniztasuna eta malgutasuna, langileen kopurua erdira murriztea eta soldata % 15 jaistea".
Horrez gain, ArcelorMittalek Sestaoko lantegirako aurkeztutako planak egun indarrean dagoen enplegua erregulatzeko espedienteak bermatzen duen soldata berriro negoziatzea barne hartzen du (une honetan soldataren % 92 bermatzen du eta zuzendaritzak % 65 bermatzea eskatu du, 2016ko uztailetik aurrera eta langile guztiei eraginez).
Bestalde, 1955 eta 1957 urteen bitartean jaiotako langileentzat beste espediente bat aurkeztuko lukete erretiro partzialera arte, eta beste 50 langilek lan-poltsa bat osatuko lukete, ekoizpen-karga areagotzen den uneetan erabiltzeko.
Halaber, lantegiak asteburuetan ekingo lioke berriz ere bere jarduerari, bi txandan egindako 12 orduko lanaldietan.
Manifestazioa Sestao eta Santurtzi artean
Bestalde, ACBko langileak gaur goizean manifestazioan atera dira Sestaotik Santurtzira dagoen bidea egin eta euren egoera salatu asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.