Arcelor Mittal
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sestaoko langileak beste lantegietan kokatzea eskatu dute sindikatuek

Enpresaren beste lantegietan ordezkapenak egin ahal izatea proposatu dute langileen ordezkariek.
Sestaoko ACBko langileen manifestazio bat. EiTB
Sestaoko ACBko langileen manifestazio bat. EiTB

Sestaoko ACBn geldialdiak irauten duen bitartean, langileei enpresaren beste lantegietan behin-behineko lanpostuak ematea eskatu dio enpresa batzordeak Arcelor Mittalen zuzendaritzari.

Batzordetik azaldu dutenez, langileak "urduri" daude, zuzendaritzak esan baitie oraindik ezin dutela zehaztu zenbat iraungo duen geldialdiak, eta hori merkatuen egoeraren araberakoa izango dela.

Horren ildotik, altzairuzko bobinen prezioak baldintzatuko du ACBren balizko irekiera, Europar Batasunak dumpingaren aurrean hartuko dituen neurrien zain.

"Zenbaki handiak izan beharko lirateke Europa Txinaren aurrean lehiakorra izan dadin. Europak erantzuten badu eta dumpingaren aurkako neurriak onartzen baditu, lehiakorrak izan gaitezke", esan dute.

Bestalde, langileen ordezkariek eta zuzendaritzak akordioa lortu dute Sestaoko fabrikan mantentze-lanak egiteko, ekoizpena berriz abiatzeko prest egon dadin.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X