Etxebizitzen salmenta % 12 igo da EAEn
Etxebizitzen salerosketa, iazko datuekin alderatuta, % 12 igo zen apirilean, EAEn. Guztira 1.357 salerosketa eragiketa izan ziren jabetza-erregistroan. Hala ere, etxebizitzen salerosketan Euskadi, Kanariak Uharteen atzetik, gorakada gutxien jasan duen erkidegoa izan da.
Hori horrela, guztira 6.169 jabetza besterendu ziren; horietatik, 2.728 etxebizitzak ziren, 802 landa-finkak, 174 orubeak eta beste 2.465 trasteleku, garaje, bulegoak eta abar, izan ziren.
Etxebizitzaren inguruan emandako 2.728 operazioen harira, 1.357 salerosketak izan ziren, 858 herentziak, 13 trukeak eta 439 beste motatako transmisioak.
Salerositako 1.357 etxebizitzen harira, gehienak (1.180) askeak ziren eta 177 babes ofizialekoak. Gainera, 1.039 bigarren eskukoak ziren eta soilik 318 berriak.
Nafarroan, berriz, 467 eragiketa eman ziren jabetza-erregistroan, hau da, iazko apirilean baino % 40,7 gehiago.
Espainia mailan, etxebizitzen salmenta % 29 igo da, 35.199 salerosketetaraino, 2013ko otsailetik jasotako mailarik handieneraino, alegia.
Zure interesekoa izan daiteke
EHNE-Nafarroak bere exekutiba berritu du eta "5.000 nekazari" dituen sektorea aldarrikatu du
Sindikatu abertzaleak bere antolakuntza eta nekazaritza politikako txostenak onartu ditu VIII. Kongreusan, familia nekazaritza eta abeltzaintza eredu baten defentsa, elikadura subiranotasuna eta ustiategien tamaina eta laguntza publikoen banaketa mugatzeko beharra berretsiz.
LABek ekainaren 4ko grebari eutsi dio EAEko udaletan, Udalhitzen inguruan akordiorik ez dagoelako
Horrez gain, manifestazioa deitu dute 12:00etatik aurrera, Bilboko erdigunetik abiatuta. Sindikatuak adierazi du alde handiak daudela euskararen normalizazioan eta udal zerbitzuen kudeaketa publikoan, besteak beste.
Gasolioaren igoerak alarmak piztu ditu Gipuzkoako garraio enpresetan
Guitrans garraioaren patronalak "litroko 20 zentimoko hobaria" ezartzeko “atzerapena” eta karga-enpresa batzuen "praxi txarra" gaitzetsi ditu.
Sare elektrikoetan inbertsioak handitzea "ezinbestekoa" dela uste du Galanek (Iberdrola)
Plantillaren mobilizazioen erdian, ELAk langileen erosteko ahalmenaren galera eta enpresaren jarrera kritikatu ditu; izan ere, langileen ordezkarien hitzetan, hitzarmen kolektibo berria 16 hilabetez negoziatu ondoren, "ezin da atzerakoiagoa izan".
Itxasok dio Bilduri "musika berria" entzun diola etxebizitzaren arloan eta Jaurlaritzarekin "bateragarria" dela
Sailburua eta EH Bilduko kideak Eusko Legebiltzarrean izan dira ostiral honetan, etxebizitzaren krisia eta etxebizitza arloko politikak aztertzea helburu. Bileraren ostean, Pello Otxandianok Jaurlaritzarekin "desadostasunak" daudela onartu du, baina baita "kointzidentziak" ere.
Denis Itxasok EH Bilduko ordezkariak hartu ditu etxebizitza arloko krisiaren inguruan hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, Denis Itxaso, eta EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Pello Otxandiano, ostiral honetan bildu dira Eusko Legebiltzarrean, etxebizitzaren krisia eta etxebizitza arloko politikak aztertzea helburu. EH Bilduk Posible 30K ekimena aurkeztu dio bertan sailburuari; etxebizitzaren arloko bere proposamenak jasotzen dituena. Etxebizitza sailburuorde Miguel de los Toyos eta EH Bilduren Programa idazkari Nerea Kortajarena ere izan dira bileran.
Gasteizko Mercedes-Benzek eten egingo du gaur arratsaldeko ekoizpena, hornidura faltagatik
Fabrikako zuzendaritzak jakinarazi duenez, Marokoko Tanger hiriko portuaren "salbuespenezko" blokeoaren ondorioz, Gibraltarko itsasartean itsas trafikoa geldiarazita dago, eta horrek hornidura-katea kolapsatzea ekarri du; arazo horrek bereziki lantegiaren kable-hornitzaileari eragin dio.
Gipuzkoako Ogasunak ohartarazi du iruzur saiakerak ematen ari direla SMS mezu bidez
Gogorarazi du ez duela horrelako jakinarazpenik egiten SMS bidez, eta ez duela informazio konfidentzialik eskatzen.
Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitzen salerosketan "bitartekari lanak" egingo ditu, ezkutuko gainprezioak saihesteko
Esleipena ez da egongo partikularren arteko "akordio pribatuen mende", eta Etxebideren bidez bideratutako prozedura baten bidez egingo da. "Guk esango diogu nork erosiko dion", azaldu du Itxasok.
Jose Antonio Santano: "AHTren Nafarroarekiko loturari buruzko erabakia aurten hartu beharko da"
Garraio estatu idazkariak berretsi du kontuan hartuko direla Aralar mendilerroan egiten ari diren zulaketen emaitzak, baita ibilbideen denboren azterketa funtzionalak emandako ondorioak, kostu ekonomikoak eta obren epeak ere.