Araudia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alde Zaharrean taberna gehiago zabaltzeko baimenak ukatuko ditu Bilbok

Udalbatzak ez du kontuan izan Lehiako Euskal Agintaritzak egin zuen txostena. EAJk, PSEk, EH Bilduk, Udalberrik eta Irabazi Goazen-ek planaren alde bozkatu dute. PPk berriz, abstentzioa aurkeztu du.
Bilboko Alde Zaharra. Argazkia: Jesus Carbajo
Bilboko Alde Zaharra. Argazkia: Jesus Carbajo

Bilboko Udaleko udalbatzak ostegun honetan, ekainak 30, onartu du Alde Zaharrean ostalaritza establezimendu gehiago ez zabaltzeko plana, Lehiako Euskal Agintaritzaren (LEA) proposamena kontuan izan gabe.

Erabaki horrekin, tabernen eta denda txikien arteko oreka bermatu nahi dute Bilboko Zazpikaleetan. Izan ere, azken urteotan zabaldu diren ostalaritza establezimenduen kopurua %15 igo da. Bitartean, komertzio txikien kopurua %11 inguru  jaitsi da.

Udalbatzan, EAJk, PSEk, EH Bilduk, Udalberrik eta Irabazi Goazen-ek bozkatu dute planaren alde. Alderdi Popularrak berriz, abstentzioa aurkeztu du.

Lehiako Euskal Agintaritzak garatu zuen txostenean, baimenak ukatzeko plana ez dela beharrezkoa azaldu zuen, eta kalte gutxiago sor dezaketen neurriak hartzeko eskaera egin zuen.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan duenez, txostena “alde batekoa” da eta horrek “zilegitasuna kentzen dio”.

Era berean, Luis Eguiluz Alderdi Popularreko bozeramaileak azaldu du LEAk idatzitako txostena irakurri ostean ikuspuntua aldatu zuela, baina “nolabaiteko neurriak” hartu behar direla gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X