Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BBK Live jaialdiak 19,5 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du Bilbon

Guztira, 102.865 ikusle izan dira, aurreko edizioan baino 17.135 pertsona gutxiago.
Bilbao BBK Live 2016. Argazkia: Tom Hagen
Bilbao BBK Live 2016. Argazkia: Tom Hagen

Bilbao BBK Live musika jaialdiak ia 19,5 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du Bizkaiko hiriburuko negozioetan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Uztailaren 7tik 9ra ospatutako jaialdian 60 musika talde baino gehiagok hartu zuten parte eta, guztira, 102.865 ikusle bildu ziren, aurreko edizioan baino 17.135 pertsona gutxiago.

Etekin gehienak ostalaritzan, hoteletan eta garraio sektorean izan dituzte. Agertokien muntaian aritzen diren enpresek eta edarien eta elikagaien hornitzaileek ere atera dituzte etekinak.

Antolatzaileek (Last Tour eta Bilboko Udala) aitortu dute jaialdiak ez duela eragin bera izan komertzio txikietan. Hala ere, etorkizunean sektore horrek ere onurak izango dituenaren itxaropena agertu dute.

Ikusleen jatorriari dagokionez, gehienak (% 22,8) bizkaitarrak izan dira. Ingelesak parte-hartzaileen %  15,5 izan dira; madrildarrak, % 11; katalanak, % 10,5; eta frantziarrak, % 10.

Kataluniatik etorritako ikusleen kopuruak % 2,8ko gorakada izan du.

Kanpotik etorritako lagunei esker, Destino Bilbao elkartearen baitako hoteletan okupazioa % 83koa izan da. Ostatuetan, berriz, okupazioa % 98,8koa izan da.

8,8koa izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X