Esportazioek % 1,3 egin dute gora Euskadin
Esportazioak % 1,3 hazi dira 2016ko lehendabiziko seihilekoan, 10.946 milioi euroraino iritsi baita, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) gaur jakitera eman duenez. Araban izan da gorakadarik handiena; lurralde horretan, % 20,6 egin dute gora esportazioek.
Inportazioek, berriz, iazko datuekin alderatuta, % 8,6 egin dute behera. Orotara, 7.635 milioi euroko inportazioak egin dira.
Hala, lehen seihilekoak utzitako merkataritza-saldo garbia positiboa izan da EAEn, 3.311 milioiko superabitarekin, duela urtebete baino 857 milioi euro gehiago.
Eustatek nabarmendu duenez, bestalde, azken zortzi urteotan EAEko esportazioen egitura eta izaera aldatu egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; metalek eta manufakturek pisua galdu dute, eta esportazioen % 28,8 izatetik % 21 izatera igaro dira. Garraiorako materialen esportazioak, aldiz, gora egin du nabarmen, % 21,6tik % 29,5era.