2016ko hirugarren hiruhilekoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzak % 3,5 eta % 2,2 garestitu dira EAEn eta Nafarroan

Bigarren hiruhileko datuekin alderatuta, etxebizitzaren prezioa % 0,7 eta % 0,9 igo da, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan.
Etxebizitza salgai
Etxebizitza salgai

EAEko eta Nafarroako etxebizitzen prezioak goraka jarraitzen du, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) emandako azken datuei erreparatuta.

Zehazki, 2016ko hirugarren hiruhilekoan, % 3,5 eta % 2,2 garestitu dira, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan, betiere 2015eko epe bereko datuekin alderatuta.

Hiru hileko tasari dagokionez, igoera % 0,7koa izan da igoera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 0,9koa Nafarroan.

2016ko hilabeteotan etxebizitzen prezioa % 2,8 igo da Euskadin, eta % 2,2 Nafarroan.

Estatuko datuei erreparatuta, 2015eko hirugarren hiruhilekoarekiko % 4ko hazkundea izan da azken hiruhileko honetan. Horrenbestez, indizeak 10 hilabete daramatza goranzko joeran.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X