2017ko aurrekontuak negoziatzeko, bigarren bilera-erronda
Eusko Jaurlaritzak 2017rako prestatu dituen aurrekontuak negoziatzeko bigarren bilera-erronda egingo da gaur eta bihar, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak bideratuta.
Gaur arratsaldean bi hitzordu ditu sailburuak: Elkarrekin Podemoseko kideekin, 15:30ean, eta Alderdi Popularrekoekin, 17:00etan. Bihar, berriz, EH Bilduko ordezkariekin bilduko da, 15:30ean.
Asteazkenerako itxita izan nahi du akordioa Jaurlaritzak, eta oposizioko alderdiei horretarako "borondatea" eskatu die. Jarritako epea, baina, "laburregia" dela uste dute alderdiek. Borja Semper PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, esaterako, "seriotasuna" eskatu zion Azpiazuri epe horren berri izan eta berehala. "Presa" horren atzean EH Bildurekin "isilean" hitzartutako akordioren bat dagoen galdetu zuen buruzagi popularrak.
Iker Casanova EH Bilduko eledunak ere azkarregi deritzo asteazkenerako negoziazioa itxita eduki nahi izateari, eta ez du ikusten ezker abertzalearekin negoziatzeko borondaterik. Horren hitzetan, jarritako "epea hain laburra dela ikusita", baliteke beste alderdiren batekin akordioa itxita izatea jada jeltzaleek eta sozialistek.
Gutxienez oposizioko hiru taldeetako baten abstentzioa behar du Jaurlaritzak, aurrekontuak aurrera atera ahal izateko, Gasteizko Gobernua osatzen duten EAJk eta PSE-EEk ez baitute gehiengo nahikorik bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alokairuen prezioa % 3 eta % 4 artean jaitsi zen Donostian, Irunen eta Errenterian 2025eko azken hiruhilekoan
2025ean 86.522 alokairu-kontratu sinatu ziren Euskadin, serie historikoko bolumenik handiena. Alokairuen prezioei gehien eusten dion lurraldea Araba da.
Papresak aro berria hasi du, CL Group Industrial taldeak paper fabrika erosi baitu
Gaurtik CL Group Industrial taldeak bere gain hartu du Errenteriako paper fabrikaren ekoizpena.
CCOOk euskara ikasteko denbora eta baliabideak eskatu ditu eta euskarafobia dagoela ukatu du
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Iñigo Garduño CCOOren komunikazio idazkariak langileak auzitegietan defenditzeko egindako bidea azpimarratu du. Halaber, adierazi du ez direla aritu euskararen kontra, euskara ikasteko baliabideak eskatzen baizik.
EAEko arrantzaleek antxoa-kuota ia osoa agortu dute eta hegaluzearen kosteraren buru dira
Esleitutako antxoa-kuotaren %98,4 harrapatu du dagoeneko, eta Estatuan arrantzatutako hegaluzearen hamar kilotik sei euskal ontziek lehorreratu dituzte.
Azkoyen enpresa erosteko 244,5 milioi euroko eskaintza egin du Ohmnia taldeak
Eskaintzaren sustatzaileen ustez, operazioa ezagutza partekatzeko eta industria-irtenbide aurreratuagoak eta balio erantsi handiagokoak garatzen laguntzeko aukera bat da.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako, Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak negoziatzeko
Sindikatuak 17 urte baino gehiago dituen Lan Baldintzak Arautzeko Akordio zaharkitua berritzeko exijitu du, eta diskriminaziorik gabe negoziazioak hasteko deia egin du.
Guardiak turismo tasari buruzko lehen ordenantza onartu du Euskadin
Arabako udalerriak foru arauak aurreikusitako tarteen erdi-goiko mailan kokatutako zenbatekoa aplikatuko du.
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino
Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira.
Europako Banku Zentralak euro-billete berrietarako aurrez hautatutako diseinuak aurkeztu ditu
Diseinu berriari buruzko behin betiko erabakia urte amaieran hartzea aurreikusten du Gobernu Kontseiluak. Orduan hasiko dira billeteen garapena eta ekoizpena, baina urte batzuk igaro beharko dira herritarren artean zabaldu arte.