Irun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bioterraren XIV. edizioa, ekainaren 2tik 4ra, Ficoban

Edizio honetako nobedade da Euskadiko Egurraren Elkatea, Baskegur. Lehen aldiz hartuko du parte Bioterran, aurten.
Bioterra 2016. Argazkia: bioterra.ficoba.org
Bioterra 2016. Argazkia: bioterra.ficoba.org

Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak, Bioterrak, ekainaren 2tik 4ra egingo du XIV. edizioa, Irungo Ficoban. Erakusketarientzako guneko % 80 hartuta dago jada, antolatzaileen arabera.

Bioterrako, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko (ENEEK) eta Euskadiko Egurraren Elkarteko (Baskegur) arduradunek Irunen egin dute prentsaurrekoa, edizio honetako xehetasun guztien berri emateko. Baskegurrek lehen aldiz hartuko du parte Bioterran.

Baskegur eta beste erakusketariak Geobat gunean izango dira. Bertan, geobiologia, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta ingurumenaren kudeaketa ekologikoa bilduko dituzte.

Baskegurrek mezu bat eman nahi dio gizarteari, "egurra industria jasangarria bultzatzen duen ohiko kontsumoko elementu egiteko".

ENEEKen arabera, 2016an gora egin zuten operadore ekologikoek, "2015eko datuekin alderatuta, % 8 igo dira; hau da, 514 operadorek eman dute izena, 2015ean baino 38 gehiago".

Laborantza ekologikoaren azalerari dagokionez, % 7,74 igo da 2015eko datuekin alderatuta. Guztira, 3.214 hektarea ekologiko izango dira.

Arabako laborantza, Euskadiko azaleraren % 54,9 da (1.763 ha), Bizkaikoa % 24,4 (785 ha) eta Gipuzkoakoa % 20,7 (666 ha). Bestalde, ganadutegi ekologikoaren arloan, Euskadiko abere-ustiategiak 95 dira, % 10,5 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X