Euskadiko zergak jaisteko beharra nabarmendu du Euskadiko PPk
Euskadiko zergak jaisteko beharra nabarmendu du gaur Euskadiko PPk. Zergen bilketen azken datuak aurreikuspenak baina hobeak direla kontuan izanik egin du proposamena alderdiak.
Amaya Fernandez Euskadiko PPren idazkari nagusiak alderdiak Euskadiko fiskalitatearen erreforma egiteko aurkeztutako proposamena nabarmendu du. Uztailean aurkeztutako proposamenak IRPF zerga maila ertainei jaistea eta Sozietateen zerga %28tik 25era murriztea jasotzen du besteak beste.
Fernandezen arabera, zerga bilketen inguruan kaleratutako azken datuek aurreikuspenak gaindituko dituzte, eta horrek zergak jaisteko beharra indartu du.
“Enpresen lehiakortasuna indartzeko eta maila ertaineko familian poltsikoak arintzeko beharrezkoa da zergak jaistea”, adierazi du. “Beharrezkoa denean, 2013an bezala, esfortzu bat egiteko eskatu behar zaie herritarrei. Baina orain, zergen bilketa datuak kontuan izanik, ez da beharrekoz esfortzu hori egiteko eskatzea”, gaineratu du.
Euskadiko PPren buruzagik EAJko buruzagiei alderdi barruko “bi arimen” artean aukeratzerako gonbita luzatu die. “Pedro Azpiazu Ogasun sailburua zergak igotzearen alde agertu da, eta ahaldun nagusiak jaistearen alde agertu dira”, esan du.
EAJk zergak igotzen baditu 2018 euskal aurrekontuak ez dituela babestuko ere ohartarazi du Fernandezek. “Marra gorria da, Euskadiko PPren proposamena zergak jaistea da”, esan du. Hori dela eta, erakundeetan zerga politika hitzartzearen alde agertu da. “Euskaldunok gehiago arduratzen gaitu zerga politikak transferentzien eztabaidak baino”, amaitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.