Ortuellako General Electriceko langileek greba mugagabea hasi dute
General Electric Renewable Hydro multinazionalak Ortuellan (Bizkaia) duen lantegiko beharginek greba mugagabea hasi dute gaur, lan-erregulazioko txostena errefusatu eta enpresa ez ixtea exijitzeko.
Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, General Electricek Orutellako lantegia ixteko asmoari eusten dio eta 22 lanpostu soilik mantenduko lituzke, hasiera batean 12 izango zirela iragarri bazuen ere. Hortaz, Ortuellako fabrikan ari diren 137 beharginetatik 115 kaleratu nahi dituzte. Gainerako 22 langileak zerbitzu eta mantenu-lanetarako tailer batean jardungo lukete.
Enplegu-erregulaziorako plana negoziatzeko mahaian beharginen ordezkariak nortzuk izango diren galdetuz zuzendaritzak igorritako gutuna jaso ostean, langileek greba mugagabeari ekitea erabaki dute.
Fabrika "gelditu" egin dutela eta lanuztearen jarraipena % 100ekoa izan dela azpimarratu dute.
Horrez gain, multinazionalaren jarrera gogor kritikatu dute, langileek "normaltasunez" lan egitea nahi duelako, fabrika ixteko asmoa erakutsi duenean.
"Une honetan lan-karga handia daukagu. Harrigarria da hainbesteko lana izanik lanean jarraitzeko eskatzea eta, aldi berean, atzera bueltarik ez duen berregituratze plana iragartzea", salatu dute beharginek.
Bestalde, langileen ordezkaritza bat Parisera joan da, General Electricek Europan duen zuzendaritzarekin biltzera. Grenobleko (Frantzia) eta Birreko (Suitza) fabriketan ere lan-erregulaziorako planak aurkeztu dituzte eta lantegi horietako ordezkariak ere izango dira batzarrean.
Berregituratze planaren aurrean, "benetako egitasmo bat" aurkezteko eskatuko diete zuzendaritzari.
Grenobleko langileek hamar egun daramatzate greba mugagabean.
Zure interesekoa izan daiteke
Leire kasuan ikertu duten Jesus Perez Rodriguezek dimisioa eman du Tubos Reunidoseko kontseilari independente gisa
Enpresariak gutun baten bidez aurkeztu du bere borondatez kargugabetzea, bere martxa enpresaren hartzekodunen konkurtsoaren sarrerarekin lotuta, ikertu gisa duen egoera aipatu gabe.
Elon Musk munduko lehen bilioiduna da, SpaceX burtsara atera ondoren
Konpainiaren burtsako kapitalizazioa 2,2 bilioi dolar ingurukoa da. Horrela, Nvidia, Alphabet, Apple, Microsoft eta Amazonen atzetik, AEBko enpresa kotizatu handienen taldean sartu da.
Bizkaiko Foru Aldundiak bere zerga proposamen berria aurkeztu du: kenkariak gimnasioetan eta profesionalak erakartzeko pizgarriak
Foru Aldundiak Foru Arauaren aurreproiektu bat aurkeztu du, kenkari eta zerga pizgarri berriak jasotzen dituena.
Mercedesen Gasteizko lantegia aro elektrikoan sartu da VLE modeloarekin
Alemaniako konpainiak Arabako faktoria aukeratu du bere ibilgailu elektriko berriaren munduko ekoizpena hasteko. Enpresaren etorkizun industrialerako giltzarritzat jo du ibilgailu hori.
SpaceX burtsan kotizatzen hasiko da gaur, inoizko burtsa-irteerarik handienean
Elon Musken enpresa aeroespazialak ostiral honetan egingo du debuta Nasdaq indizean, SPCX etiketarekin eta titulu bakoitzeko 135 dolarreko prezioarekin. 555,6 milioi akzioko eskaintza publikoarekin 75.000 milioi dolar erakarriko ditu, eta inoizko merkaturatze handiena izango da.
Tubacexek aldi baterako lan-erregulazioa ezarriko du Araban, Ormuzko itxieraren ondorioengatik
Enpresak asteartean jakinaraziko die sindikatuei noiz hasiko den eta zenbat iraungo duen erregulazioak.
Euskadin eta Nafarroan egonkor jarraitzen du inflazioak, prezioen igoera arina egon den arren
Maiatzean, % 0,2 hazi da KPIa Euskadin eta % 0,1 Nafarroan, eta urtearteko tasa % 3,2an mantendu da bi erkidegoetan, INEk ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.
Errenteria, Etxebizitzaren Premiazko Neurriei buruzko Lege berriari heldu dion lehen herria
Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak pozik hartu du Gipuzkoako Udalaren erabakia, eta nabarmendu du EH Bildu legea "kontrarreforma" gisa izendatzetik udalerriko proiektu nagusietako bat garatzeko erabiltzera igaro dela.
Ebakuntza kirurgikoetarako itxaron-zerrenda 77-78 egunera igo da medikuen grebaren ondorioz, Osakidetzaren arabera
Medikuek aurtengo 5. greba asteari ekingo diote datorren astean, ekainaren 15etik 19ra. Lore Bilbao Osakidetzako zuzendariak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak akordioa lortzeko ahaleginean jarraituko du, baina argi utzi du Estatutu Markoak bere horretan jarraitzen duen bitartean medikuek grebari eutsiko diotela.
Tubos Reunidosek ez du eskaintza formalik oraingoz
Hala jakinarazi diote erakundeetako ordezkariek Enpresa Batzordeari ostegun honetan egindako bileran.