ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte aldundietan eta udaletxeetan, otsailaren 28an
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundietan eta udaletxeetan datorren otsailaren 28an, besteak beste, “milaka enplegu suntsitu” dituztela eta aldi-baterako kontratazioen tasa oso altua (% 36koa) dela salatzeko.
Goizean, 11:00etatik 15:00etara izango dira lanuzteak; arratsaldean, 15:00etatik 19:00etara. Horrez gain, manifestazioak egingo dituzte hiri eta herrietan.
Ekaitz Oyanguren eta Jokin Zubieta ELA eta LABeko ordezkariek agerraldia egin dute Donostian deialdiari buruzko xehetasunak emateko.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru aldundietan eta 251 udaletxetan 30.000 langile inguruk jarduten dute.
Sindikatuen esanetan, azken lau urteotan "milaka" lanpostu suntsitu dituzte, kontratazio berriak behin-behinekoak dira, zerbitzu ugari pribatizatu egin dituzte eta beharginek erosteko ahalmena galdu dute.
Gainera, erakunde horiek kudeatzen dituzten alderdiengatik inolako erantzunik jaso ez dutela salatu dute sindikatuek. Hori dela eta, protestak indartzea erabaki dute.
Sindikatuen aldarrikapen nagusiak hauek dira: pribatizazioak amaitzea, galdutako lanpostuak berrekuratzea, aldi-baterako kontratazioen tasa % 6ra murriztea eta lan-eskaintza publikorako deialdiak egitea, betiere komiteekin adostuta.
Era berean, negoziazio kolektiborako eskubidea eta galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eskatzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatuko ditu
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Erregaiak % 1,26 garestitu dira Irango gatazkagatik, zazpi asteko igoerari eutsita
Garestitze horrek joera-aldaketa berretsi du, azken hilabeteetan gasolina eta diesela % 3,5 eta % 5 baino gehiago merkatu zirelako, hurrenez hurren. Hala ere, depositua betetzeak duela urtebete baino gutxiago kostatzen du.
Eusko Legebiltzarrak Tubos Reunidosen etorkizuna bultzatzea eta Aiaraldean enplegua defendatzea adostu du
EAJk, PSEk eta EH Bilduk industria-proiektu serio bat eta inplikatutako eragile guztien parte-hartzea eskatzen duen zuzenketa bateratua onartu dute.
Eskola jantokietako enpresek % 20ko soldata igoera eskaini dute bost urtetan eta greba bertan behera uztea eskatu dute
Begiraleak martxoaren 10, 11 eta 12an geldituko dira, negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako", sindikatuen arabera. Enpresek ziurtatu dute dagoeneko onartu dituztela kolektiboaren aldarrikapen nagusiak.
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.
EAEn 1.100 langabe gutxiago izan dira otsailean, baina Nafarroan langabeziak zertxobait egin du gora
Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude.