LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens Gamesak ELA, CCOO eta UGTrekin lorturiko akordioa salatu du LABek

LABek azaldu duenez, Siemens Gamesak otsailaren 5ean aurkeztuko du 235 langile kaleratzeko lan erregulazioko espedientea. Halaber, Miranda de Ebron duen lantegia itxiko du.
Siemens Gamesaren lantegia Sarrigurenen. Artxiboko argazkia: EFE
Siemens Gamesaren lantegia Sarrigurenen. Artxiboko argazkia: EFE

Siemens Gamesako lan gatazkan, lanpostuen alde borroka egiteari uztea leporatu die LAB sindikatuak UGT, CCOO eta ELAri. Ohar batean LABek baieztatu duenez, zuzendaritzak otsailaren 5ean aurkeztuko du estatu espainiarrean 235 langile kaleratzeko lan erregulazioko espedientea, "UGT, CCOO eta ELArekin lortuko akordioari esker". Horrez gain, enpresak Miranda de Ebron duen lantegia ixteko asmoa iragarri du.

Guztira, 400 bat lanpostu kolokan daudela salatu du LABek.

LABen esanetan, Siemens Gamesak enplegua suntsitzen eta lan baldintzen kontrako erasoak egiten jarraituko duela erakusten du. Egoera horren aurrean, bide posible bakarra enplegua defendatzea eta plan industriala aurkeztea dela nabarmendu du. "Horrek bakarrik eramango du enpresa bere estrategia birpentsatzera", gaineratu du.

UGT, CCOO eta ELA sindikatuek lanpostuen defentsa egiteari uko egin diotela uste du LABek. Ildo horretan, enplegua defendatzeko eskatu die hiru sindikatuei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X