Greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek greba deitu dute itunpeko ikastetxe pribatuetan martxoaren 20an

Patronalek lan-hitzarmen berria negoziatzeko borondaterik ez dutela salatu dute. Hitzarmena 2009tik dute berritu gabe.
Langileen elkarretaratzea Zornotzan. Argazkia: LAB
Langileen elkarretaratzea Zornotzan. Argazkia: LAB

Steilas, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxe pribatuetan datorren martxoaren 20an.

Sindikatuek ohar batean salatu dutenez, patronalek (Kristau Eskola eta Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa) ez dute lan-hitzarmena negoziatzeko borondaterik eta, ondorioz, grebara jotzea beste aukerarik ez dute izan. 2009tik dute hitzarmena berritu gabe.

Kaltetutako langileak 9.000tik gora direla ohartarazi dute. 2009ko soldatak kobratzen ari direla, erosteko ahalmenaren % 13,6 galdu dutela eta Eusko Jaurlaritzak itunpeko zentroei ezarritako finantzazio igoerak ere ez dizkietela eskaintzen salatu dute.

Gainera, hezkuntzan "aldaketak sakonak" eman direla gogoratu dute, besteak beste, teknologia berrien aplikazioa, ingelesaren erabilera handitzea edo haur-hezkuntza hitzarmenetik kanpo dauden itunpeko zentroetara zabaltzea.

Horrez gain, jaiotze-tasaren beherakadak eragindako arazoari aurre egiteko plan bat lantzea galdegin dute, haur-hezkuntzan gelak ixtea eta kaleratzea egotea saihesteko eta enplegua eta errelebu-kontratua bermatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X