PENTSIODUNEN IRAULTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsiodunek aurrera begirako bide-orria zehaztuko dute aste honetan

Larunbateko manifestazioen arrakastaren ondoren, mugimendua nola antolatu eta bideratu erabakitzea premiazkoa dela uste dute. Gaurko mobilizazioei eutsiko diete bien bitartean.
18:00 - 20:00
Estatuko pentsiodunen manifestaziorik handiena Bilbokoa izan da

Pentsio publiko duinen aldeko aldarria ozen entzun zen larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan: 115.000 pertsona atera ziren kalera Bilbon, eta 15.000-20.000na herritar Donostian, Iruñean eta Gasteizen.

Hain zuzen ere, Bilbokoa izan zen Estatuan egin ziren manifestazio guztietatik jendetsuena, baita Bizkaiko hiriburuan azkenaldian egin den handienetakoa ere.

Urtarrilaren 15ean Bilboko Udaletxearen inguruan bilkurak egiten hasi zirenetik izugarrizko indarra hartu du pentsioen aldeko mugimenduak; eta orain, indarrak neurtu, aztertu eta etorkizunera begira nola bideratu aztertzea izango da pentsiodunen hurrengo eginbeharra. Eta horretarako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunek batzarra egingo dute ostiralean Bilbon.

Xabier Isasa Bizkaiko "Pentsiodunak Martxan" plataformako bozeramaileak Euskadi Irratian esan duenez, oso pozik daude atzoko manifestazioek izandako arrakastarekin: "Aurreikuspenak handiak ziren, baino are handiagoa izan zen herritarren erantzuna. Hasieratik esan dugu hau gizarte osoari dagokion arazo bat dela, oraingo gizartearena eta etorkizuneko gizartearena"

Mobilizazio jendetsuek bultzatuta, pentsiodunak borrokan jarraitzeko prest daude, eta euren helburuak lortuko dituztela sinesten dute zinez. Halaxe adierazi du Santi Mujika, Donostialdeko aurrejubilatu eta pentsiodunen taldeko kideak: "Ez dugu alferrik ibiltzeko asmorik. Zerbait lortu arte segituko dugu borrokan. Zerbait lortzea espero dugulako ari gara mugitzen".

 

 

Astelehenetako mobilizazioei eutsiko diete, eta gaur ere, 12:00etan Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko udaletxeen atarietan protesta egiteko deia egin dute. Aurrera begirako bidea zehazteko, berriz,  hilaren 23an, datorren ostiralean, bilera berezia egingo dute. "Mugimendu honen indarra ikusita helburu nagusia ondo bideratzen asmatu behar dugu. Ezin dugu desbideratu. Ondo zentratu eta ahalik eta ondoen bideratu behar dugu mugimendua, helburua lortzeko" zehaztu du Xabier Isasak.

Pentsio publiko duinak bermatzearen alde borrokan jarraitzeko modu asko daudela zabalik uste dute, baina mugimendu politiko gisa antolatzeko aukera erabat baztertu dute.

Ildo horretan hitz egin du Andrea Uña pentsiodunen beste bozeramaileetako batek Radio Euskadin ere: "Garaipenak jendea mobilizatuz lortzen dira, ez bulegoetan edo amore emanez". Hala, "Ongizate Estatua borroka bidez lortu" zela gogorazi du: "Eta orain ez diegu utziko lortutako kendu eta ixilarazten. Borroka hau jubilatuok irabaziko dugu" nabarmendu du.

Bilboko izan zen Estatu osoko manifestaziorik jendetsuena:

 

18:00 - 20:00

 

Euskal Herriko fenomenoa

Xabier Aierdi soziologoak ere pentsiodunen atzoko indar erakustaldiaz hitz egin du Euskadi Irratian. Aierdiren iritziz, pentsio duinen aldeko mugimenduak "kontuan hartu beharreko protesta zikloa" jarri du abian. Orain erretirora iristen ari den jende asko gizarte mugimenduetan aritutakoa dela nabarmendu du, baldintza onak dituztela, eta aurreikuspena ere egin du: mugimenduak  indarra hartzen baldin badu, aurrerantzean agenda politikoan kontuan hartu beharrekoa izango da: "Hemen klase ertain bat, lanpostu onetan egon den jendea, hasiko da hau mugitzen, eta gainera, beste kutsu soziopolitiko bat emango dio. Mugimendu honek hartu duen indarra oso interesgarria izango da etorkizuneko agenda politikoan".

 

Pentsio duinen aldeko mugimenduak Euskal Herrian izan duen arrakastaz galdetuta, Aierdik esan du Euskal Herrian kultura politiko eta erreibindikazio logika sendoa dagoela: "Hemen badago kultura politiko sakon bat, kalera ateratzeko ohitura handiagoa. Kalera ateratzeko prest dagoen kapital humanoa dago".

Zure interesekoa izan daiteke

BARAKALDO  (BIKZAIA), 07/02/2026.- Aspirantes de la OPE de la 35ª promoción de la Ertzaintza, antes de entrar a la primera prueba, este sábado en el BEC de Barakaldo (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin hasi dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita

Aurreikusitakoa baino ordubete eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi dira, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri, baina Legebiltzarrean agerraldia eskatu du azalpenak emateko.

El coordinador general de Podemos Euskadi, Richar Vaquero, con cargos y representantes de su partido.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkio turismo-zergari "progresiboa eta udalerrien errealitatera egokitua" izan dadin

Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan duenez, bere taldeak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X