Pentsiodunek aurrera begirako bide-orria zehaztuko dute aste honetan
Pentsio publiko duinen aldeko aldarria ozen entzun zen larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan: 115.000 pertsona atera ziren kalera Bilbon, eta 15.000-20.000na herritar Donostian, Iruñean eta Gasteizen.
Hain zuzen ere, Bilbokoa izan zen Estatuan egin ziren manifestazio guztietatik jendetsuena, baita Bizkaiko hiriburuan azkenaldian egin den handienetakoa ere.
Urtarrilaren 15ean Bilboko Udaletxearen inguruan bilkurak egiten hasi zirenetik izugarrizko indarra hartu du pentsioen aldeko mugimenduak; eta orain, indarrak neurtu, aztertu eta etorkizunera begira nola bideratu aztertzea izango da pentsiodunen hurrengo eginbeharra. Eta horretarako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunek batzarra egingo dute ostiralean Bilbon.
Xabier Isasa Bizkaiko "Pentsiodunak Martxan" plataformako bozeramaileak Euskadi Irratian esan duenez, oso pozik daude atzoko manifestazioek izandako arrakastarekin: "Aurreikuspenak handiak ziren, baino are handiagoa izan zen herritarren erantzuna. Hasieratik esan dugu hau gizarte osoari dagokion arazo bat dela, oraingo gizartearena eta etorkizuneko gizartearena"
Mobilizazio jendetsuek bultzatuta, pentsiodunak borrokan jarraitzeko prest daude, eta euren helburuak lortuko dituztela sinesten dute zinez. Halaxe adierazi du Santi Mujika, Donostialdeko aurrejubilatu eta pentsiodunen taldeko kideak: "Ez dugu alferrik ibiltzeko asmorik. Zerbait lortu arte segituko dugu borrokan. Zerbait lortzea espero dugulako ari gara mugitzen".
Astelehenetako mobilizazioei eutsiko diete, eta gaur ere, 12:00etan Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko udaletxeen atarietan protesta egiteko deia egin dute. Aurrera begirako bidea zehazteko, berriz, hilaren 23an, datorren ostiralean, bilera berezia egingo dute. "Mugimendu honen indarra ikusita helburu nagusia ondo bideratzen asmatu behar dugu. Ezin dugu desbideratu. Ondo zentratu eta ahalik eta ondoen bideratu behar dugu mugimendua, helburua lortzeko" zehaztu du Xabier Isasak.
Pentsio publiko duinak bermatzearen alde borrokan jarraitzeko modu asko daudela zabalik uste dute, baina mugimendu politiko gisa antolatzeko aukera erabat baztertu dute.
Ildo horretan hitz egin du Andrea Uña pentsiodunen beste bozeramaileetako batek Radio Euskadin ere: "Garaipenak jendea mobilizatuz lortzen dira, ez bulegoetan edo amore emanez". Hala, "Ongizate Estatua borroka bidez lortu" zela gogorazi du: "Eta orain ez diegu utziko lortutako kendu eta ixilarazten. Borroka hau jubilatuok irabaziko dugu" nabarmendu du.
Bilboko izan zen Estatu osoko manifestaziorik jendetsuena:
Euskal Herriko fenomenoa
Xabier Aierdi soziologoak ere pentsiodunen atzoko indar erakustaldiaz hitz egin du Euskadi Irratian. Aierdiren iritziz, pentsio duinen aldeko mugimenduak "kontuan hartu beharreko protesta zikloa" jarri du abian. Orain erretirora iristen ari den jende asko gizarte mugimenduetan aritutakoa dela nabarmendu du, baldintza onak dituztela, eta aurreikuspena ere egin du: mugimenduak indarra hartzen baldin badu, aurrerantzean agenda politikoan kontuan hartu beharrekoa izango da: "Hemen klase ertain bat, lanpostu onetan egon den jendea, hasiko da hau mugitzen, eta gainera, beste kutsu soziopolitiko bat emango dio. Mugimendu honek hartu duen indarra oso interesgarria izango da etorkizuneko agenda politikoan".
Pentsio duinen aldeko mugimenduak Euskal Herrian izan duen arrakastaz galdetuta, Aierdik esan du Euskal Herrian kultura politiko eta erreibindikazio logika sendoa dagoela: "Hemen badago kultura politiko sakon bat, kalera ateratzeko ohitura handiagoa. Kalera ateratzeko prest dagoen kapital humanoa dago".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.