Euskadik 2017ko ekitaldia % 0,41eko superabitarekin itxi zuela zehaztu du Azpiazuk
Euskadik 2017ko ekitaldia % 0,41eko superabitarekin itxi zuela zehaztu du gaur Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak, astelehenean Hazienda Ministerioak % 1,5eko superabita iragarri bazuen ere.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu ondoren agerraldia egin du sailburuak, Josu Erkoreka bozeramailearekin batera. Iazko aurrekontuaren bilakaeraren berri eman dute.
EAEk urtea 1.047 milioiko superabitarekin itxi zuela azaldu zuen Hazienda Ministerioak astelehenean, hau da, Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 1,5arekin.
Datuok zehaztu eta testuinguruan jarri ditu Azpiazuk; izan ere, Espainiako Gobernuak Europako erakundeen aurrean aurkeztu beharreko kalkulu baten emaitza dira, Jaurlaritzarekin Kupoaren inguruko akordioa adostu ondoren.
Sailburuaren hitzetan, zenbateko hori “ez dator bat Eusko Jaurlaritzako aurrekontuaren errealitate zorrotzarekin”, eta datu “kontable bat da, erreala baino”.
Kupoaren akordioen eragina ezabatuz gero, EAEk % -0,1eko defizita izango lukeela erantsi du Azpiazuk. Hala ere, Gobernu zentralak 2017rako ezarritako mugaren azpitik (% -0,6) egongo litzateke.
Hala eta guztiz ere, Kupoko itunaren diru-sarrerak eta gastuak kontuan hartzea zuzenagoa dela uste du sailburuak. Horrek % 0,41eko superabita suposatzen du, 295 milioi eurorekin.
Iazko aurrekontuari dagokionez, hasierako 11.060 milioi euroak zergen diru-bilketari eta Kupoaren inguruko akordioari esker areagotu egin zirela azaldu du Azpiazuk. Horrela, ekitaldiaren amaieran 11.513 milioi euro izan dira, hasieran aurreikusitakoa baino 453 milioi gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.