2018ko lehen hiruhilekoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko langabezia tasa % 10,76koa izan da lehen hiruhilekoan

110.200 langabe izan dira urteko lehen hiruhilekoan Euskadin, iraila eta abendua bitartean baino 1.900 gehiago. 2.600 lagun okupatu gutxiago izan genituen eta jarduera-tasa % 56,22koa izan da.
18:00 - 20:00
Nafarroa eta Euskadi langabezia tasarik txikiena duten erkidegoak

110.200 langabe izan dira urteko lehen hiruhilekoan Euskadin, iraila eta abendua bitartean baino 1.900 gehiago, alegia. Hori horrela, langabezia tasa % 10,76koa izan da, hiru hilabete lehenago baino 19 ehunen gehiago.

EAEko lan-merkatuaren 2018ko lehen hiruhileko datuen arabera, 2.600 lagun okupatu gutxiago izan genituen (guztira, 913.300), % 0,28 gutxiago urte arteko tasa oinarri hartuta, eta jarduera-tasa % 56,22koa izan da, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionaleko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.

Biztanleria aktiboa lehen hiru hilabeteotan 1.023.550 lagunekoa izan da, aurreko hiruhilekoan baino 700 (-% 0,7) gutxiago, eta 2017ko lehen hiruhilekoan baino 8.700 (% 0,85) gehiago.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Espainiako langabezia tasarik txikiena izan da Gipuzkoan (% 7,93), eta % 10,54koa izan da Araban eta % 12,61ekoa Bizkaian.

Arabako jarduera-tasa % 57,56koa izan da; Gipuzkoakoa, % 56,76koa; eta % 55,51koa izan da Bizkaikoa.

Gizonen langabezia tasa % 10,58koa izan da, eta emakumeena, aldiz, % 10,99koa. 479.600 gizon okupatu izan dira, eta 56.600 langabe. Emakume okupatuak, berriz, 433.700 izan dira, eta langabeak, 53.600.

Estatuko langabezia tasa txikiena Nafarroak dauka (% 10,5), baina, hala ere, % 8,92 egin du gora lehen hiruhilekoan.

Espainia mailan, 29.400 langabe gehiago izan dira lehen hiruhilekoan, 3.796.100 langabe zenbatu baitituzte (% 16,74).

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X