249 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan Hego Euskal Herrian
Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 249 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan, Gobernu espainiarrak jakinarazi dituen azken datuen arabera.
Zehatz-mehatz, 71 pertsona gutxiago (-% 0,06) daude lan bila EAEn, otsailarekin alderatuta, eta 127.164 langabe daude guztira. Nafarroan, aldiz, 178 gutxiago (-% 0,49) daude, eta 35.910 dira langabeak.
Urte oso batean, hau da, 2017ko martxotik, 10.339 langabe gutxiago daude EAEn, hau da % 7,96 gutxiago, Espainiako batez bestetik (% 7,56) gora geratuta, Enplegu eta Gizarte Segurantzaz Ministerioaren esanetan.
Lurraldeka, Bizkaian 274 langabe gehiago izan dira martxoan, aurreko hilabetearekin alderatuta (% 0,37), baina 4.872 gutxiago 2017ko martxoarekin erkatuta (-% 6,22).
Gipuzkoan, 271 pertsona gutxiago (-% 0,81) hilabetean, eta 4.140 gutxiago urtebetean, hau da, % 11,05 gutxiago.
Araban, 74 lagun gutxiago (-% 0.36) zenbatu dituzte enplegu zerbitzu publikoek, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta 1.981 gutxiago iazko epe berarekin alderatuta, % 8,84 gutxiago.
Langabe kopurua bere osotasunean hartuta, urteko hirugarren hilabetea igaro eta gero, 73.402 langabe zenbatu dituzte Bizkaian, 33.331 Gipuzkoan eta 20.431 Araban. Bestalde, 127.164 langabeetatik, 55.090 gizonezkoak dira eta 72.074 emakumezkoak. Halaber, 119.675 25 urtetik gorakoak dira eta, 7.489, beherakoak.
Foru Erkidegoari dagokionean, urtebetean 4.443 pertsona gutxiago daude langabezian, hots, -% 11,01.
Nafarroako 35.910 langabeetatik, 15.091 gizonezkoak dira eta 20.819 emakumezkoak. Bestalde, 3.295ek 25 urte baino gutxiago dute, multzo horretan oso parekatuta daude gizonezko eta emakumezkoak, eta 32.615 25 urtetik gorakoak dira, horietatik 19.186, emakumezkoak.
Estatua bere osotasunean kontuan hartuta, 47.697 langabe gutxiago izan dira martxoan, aurreko hilabetearekin alderatuta, langabe kopurua 3.422.551ean geratuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.