Lan Eskaintza Publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LABek Fiskaltzara joko du Osakidetzako azterketen ustezko irregulartasunengatik

Sindikatuaren ustez, aurretik ere gertatu da horrelakorik, "EAEko Administrazio Publikoaren sektore guztietan gertatzen delako".
LEParen azterketa bat, Gasteizen. Argazkia: EITB
LEParen azterketa bat, Gasteizen. Argazkia: EITB

LABek ostiral honetan jakitera eman duenez, "egoeraren larritasuna kontuan hartuta", datorren astean Fiskaltzara joko dute sindikatuak duen informazio guztia EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren esku ipintzeko eta Osakidetzako azterketen ustezko irregulartasunak argitzeko ikerketa abiatzea eskatzeko.

Gorka Berasategi LABeko zerbitzu publikoen sektoreko ordezkariaren hitzetan, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoaren azterketetan gertatutakoa ez da behin soilik  gertatu: "Medikuntza espezializatuko kategoria gehienetan zabalduta dagoen bezeroen mesederako sistema bati buruz ariko ginateke, LEP honetan, zein aurrekoetan ere. Azken finean, inpunitate osoz funtzionatu duen sistema da eta jende askoren inplikazio aktibo edo pasiboa behar izan du. Panorama honen aurrean, zaila da pentsatzea Osakidetzan zein Osasun Sailean inork ez zekiela zer gertatzen ari zen".

Berasategiren ustez, gainera, sistema hori ez da bakarrik Osakidetzara mugatzen, "EAEko Administrazio Publikoaren sektore guztietan gertatzen delako".

Ikerketa "independentea" egiten duten bitartean, oraindik egin gabe dauden gainerako azterketak bertan behera uzteko eskatuko dutela gaineratu du Berasategik.

Halaber, erantzukizun politikoak eskatu ditu sindikatuak, hasiera batean Osakidetzako "arduradunek salaketa guztiak ukatu baitzituzten, ondoren begien bistakoa zegoena onartzeko". Hori dela eta, "Darpon sailburuari kargua lehendakariaren esku uzteko" eskatu diote.

Bestalde, ESK sindikatuak orain arte bildutako informazio guztia EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari emango diola esan du, Auzitegiak LEPren inguruko irregulartasun guztiak azter ditzan.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X