AHTk urtero 8 milioi bidaiari izango dituela esan du Tapiak
'Euskal Y'ren “errentagarritasun soziala” defendatu du gaur Eusko Jaurlaritzak; izan ere, urtero 8 milioi bidaiari “potentzial” izango ditu eta gainera merkantziak eramango ditu, errepideei trafikoa kenduz. Hala ere, azpiegitura eraikitzeko lanek % 8,5eko gainkostua pilatzen dutela onartu du Exekutiboak.
Europar Batasuneko (EB) Kontu Auzitegiaren txostenaz hitz egiteko agerraldia egin du gaur Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak, Eusko Legebiltzarreko batzordean.
“Abiadura handiko trenen Europako sarea. Ez da errealitate bat, adabaki ez eraginkorra baizik” izenburupean, abiadura handiko tren lineak eraginkorrak ez direla, eta gainkostuak dituztela dio txostenak.
Iruña eta Bordele arteko abiadura handiko trenak izandako eraginaren inguruan egindako azterketa oinarri hartuta, 'euskal Y'k urtean 8 milioi bidaiari izango dituela azaldu du sailburuak.

Arantxa Tapia Azpiegituretarako sailburua Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Lineak % 8,5eko gainkostua duela onartu du sailburuak; izan ere, 1.845,6 milioi euro xahutu dituzte dagoeneko, eraikitako kilometro bakoitzeko 27,4 milioi euro, Europan batezbeste 25 izan direnean. “Ez gaude hain urrun”, adierazi du Tapiak. Sailburuaren ahotan, Euskadi “ratio oso eraginkorretan” mugitzen ari da.
Lege berrietara egokitu beharra, tuneletako Europako segurtasun zuzentaraura esaterako; tunel faltsuak eraiki beharra, ingurumen eta pasaian hobeto integratzeko; Informazio Azterketaren aldaketak; BEZaren igoera etengabea; eta lanak luzatu direlako salneurrien igoera gogorarazi ditu Tapiak, gainkostua justifikatzeko.
Hala ere, “lanak aurrera eramateko kostuak guztiz onargarriak dira”, azpimarratu du sailburuak. Beste garraiobide batzuekin gertatzen ez den bezala, nahiz eta txartelen salmentarekin bakarrik ordaindu, azpiegitura “bideragarria” izango dela erantsi du. “Gizarte osoari onurak ekarriko dizkio”, ziurtatu du Tapiak.
Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek (EAJ eta PSE) eta PPk ongi hartu dituzte Tapiaren azalpenak; Mikel Otero (EH Bildu) eta Iñigo Martinez (Elkarrekin Podemos), ostera, ez dituzte konbentzitu.
'Euskal Y'k ingurumenean izango duen eragina kritikatu dute biek. Gainkostua zein bidaiarien kopurua zalantzan jarri dituzte, “'ad hoc' egindako azterketetan” oinarritzen direlako. 8 milioi bidaiari izango dituela esateak “ez du zentzurik”, Oterok adierazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brenta % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBek Irani ebazpen-plan bat proposatu ondoren. Iranek errefusatu egin zuen plan hori eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.