ELKARRIZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtea amaitu aurretik Forondako aireportua 24 orduz zabalik egongo da

Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak eman du albistea. Bestalde, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Gasteizko sarbidea zehazteko bilera teknikoei irailean berrekingo diete.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Urtea amaitu aurretik Foronda 24 ordu zabalik egongo dela iragarri du Lozak

2018. urtea amaitu aurretik Forondako aireportua egun osoan, 24 orduz, irekita egongo dela iragarri du Jesus Loza Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkariak Radio Vitorian asteazken honetan egin dioten elkarrizketan.

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Gasteizko sarbidea ere hizpide izan du, eta sarrera hori nolakoa izango den jakiteko irailera arte itxaron beharko dela adierazi du. Lozak azaldu duenez, uda osterako bilera tekniko bat egingo da oraindik zintzilik dauden hainbat gai ixteko: bidaiarien trenen iritsiera, merkantzia trenak, trenbideak, etab.

Biktimen Memorialari dagokionez, Lozak aurreratu du kudeaketa daraman patronatua iraila hasieran elkartzekotan dela higigarrien lehiaketa eta museorako proiektuen deialdiak deitzeko. Azken hiru urtean kudeaketa organo horrek ez du bilerarik egin.

Jatorrizko informazioa Radio Vitoriak landu eta eitb.eus-ek itzuli du

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X