Espainiako Gobernuak % 4,4 igo du 2019rako gastu muga
Espainiako Gobernuak 2019ko gastu muga % 4,4 igotzea erabaki du ostiral honetan egin duen ministro-bileran. Beraz, gastu muga 125.064 milioi eurokoa izango da datorren urtean. Halaber, administrazio publikoen defizit helburuak malgutuko ditu 2018-2021 epealdian.
Gauzak horrela, datorren urteko Estatuko Aurrekontuak lantzen hasteko moduan da Espainiako Gobernua.
Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, gastu muga igota, "aurrekontua zabaltzea eta, ondorioz, susperraldi ekonomikoa bermatzea ahalbidetuko du".
Horrez gain, 2018-2021 epealdirako defizit helburu berriak ezarri ditu, hasiera batean iragarritakoak baino arinagoak: Barne Produktu Gordinaren % 1,8a 2019an; % 1,1a 2020an; eta % 0,4a 2021ean. Horrenbestez, hasiera batean
Monteroren hitzetan, neurri honetaz autonomia erkidegoak eta Gizarte Segurantza baliatuko dira bereziki. 2019an, bost hamarren igo dute defizit muga, puntu horietatik bi Espainiako Administrazioarentzat izango da; bi autonomia erkidegoentzat; eta beste bi Gizarte Segurantzarentzat.
Guztira, 2019an, 6.000 milioi euro gehiago izango dira. Horietatik 2.500 milioi euro erkidegoetara bideratuko da, eta beste horrenbeste Gizarte Segurantzara. Administrazio zentralak, berriz, 1.000 milioi euro bilduko ditu.
Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak espero du autonomia erkidegoek % 0,3ko defizita izango dutela 2019an; Administrazio zentralarena % 0,4koa izango dela; eta Gizarte Segurantzarena % 1,1ekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta bere irtenbide teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.