TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi-gidari bat hil da Urdulizen, ibilgailua iraulita

17:15 inguruan izan da ezbeharra Berango eta Urduliz lotzen dituen errepidean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

58 urteko kamioi-gidari bat hil da Urdulizen (Bizkaia), gidatzen ari zen ibilgailu astuna iraulita. Hildakoa Laudioko (Araba) bizilaguna zen.

17:15 inguruan gertatu da istripua, Berango eta Urduliz lotzen dituen BI-634 errepidean. Antza, ibilgailua irauli egin da, eta gidaria kabina barruan harrapatuta geratu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripua nola gertatu den argitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, tokian bertan hil da gidaria.

Eraikuntzarako materiala zeraman kamioiak, eta istripuaren ondorioz, zama guztia errepidean zabalduta geratu da. Bidea itxita egon da, harik eta bidea garbitu duten arte

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X