Kukuxumusuren banatzailea, likidazioan
Univers Paloseco Kukuxumusuren enpresa banatzaileak milioi bateko zorra du Ogasunarekin. Enpresak ezin izan dio aurre egin, eta udaberritik, hartzekodunen konkurtsoan dago. Orain, likidazio fasean murgilduta dago.
Egoera horretan, markak zituen hiru dendetatik bakarra dago zabalik: Iruñeko Mercaderes kalekoa, baina irailera arte egongo da irekita, likidazioari aurre egiteko funtsak lortzeko asmoz. Estafeta kaleko denda mitikoa, markak 1989an zabaldu zuen lehena, itxita dago, baita Donostian zuena ere.
Langileei dagokienez, zituen 30etatik hiru bakarrik daude jardunean. 20 bat uztailean kaleratu zituzten, eta beste zazpi, abuztuaren 1ean. Denek jaso dute soldata, baina dagokien kalte-ordaina Fogasari eskatu beharko diote.
Milioi bateko zorra
Ikono bilakatu zen markaren amaiera tristea da honakoa. 2014an zarratzeko zorian egon zen. Urte hartan akziodun berriak sartu ziren enpresan, tartean Ricardo Bermejo diseinatzailea. Eraberritze hura arnasgune txikia izan zen enpresarentzat, handik bi urtera polemika piztu zelako berriro: Mikel Urmeneta ika-miken artean atera zen enpresatik, eta marka berria sortu zuen. Marrazkien egiletzaren inguruko desadostasunek ere epaitegietan bukatu dute.
Zorra 2001-2004 urteen arteko epeari dagokio, Kuxukumusu Urmenetak kudeatzen zuenekoari. Ogasunak ebatzi zuen Univers Palosecori zegokiola zorra kitatzea, akziodunak aldatuta ere, enpresak jarraipena zuela iritzita.
Kukuxumusuren sare sozialak "isilik" daude uztailetik, eta webgunea ere ez dabil.
Albiste gehiago ekonomia
Sektorearen arabera, euriborraren jaitsiera dago hipoteken gehikuntzaren atzean
Guztira 1.922 hipoteka sinatu dira EAEn. Batez beste 163.000 euro ingurukoak dira, % 2,99ko interes tasarekin eta 25 urtera. Hain justu, hori da, interes tasen beherakada, jendea animatu duena. Hori eta alokairuaren merkatuaren egoera kaskarra. Paradoxikoki, aldi berean, etxebizitzak garestitzen ari dira. Urteko lehenengo hiruhilekoan bakarrik % 12tik gora.
Ikasle-egoitza edo pisua? Ikasturte hasierako erabaki handietako bat
Duela urte batzuk alde ekonomiko nabarmena zegoen egoitzan bizi eta beste ikasle batzuekin alokairuko etxean egotearen artean. Bigarren aukera askoz merkeagoa zen. Gaur egun, ordea, arrakala hori murriztu egin da, besteak beste, euskal hiriburuetako pisuen prezioen ondorioz. Hala ere, argi dago abuztu amaieran zailena leku bat aurkitzea dela, egoitzan zein etxea partekatuan.

Etxebizitzen gaineko hipoteka-kopurua % 24 hazi da Euskadin ekainean
Nafarroa, aldiz, jaitsiera izan duen bakarra da Estatuan.
Euskadi eta Nafarroa, batez besteko erretiro-pentsio altuena duten erkidegoen artean
Gizarte Segurantzak 13.620,8 milioi euro erabili ditu abuztuan kotizaziopeko pentsioen hileko nomina arrunta ordaintzeko, eta kopuru horren ia hiru laurden, erretiro-pentsioetarako.
Enplegu erregulazioko espedientearen kaleratzeak 22tik 14ra jaitsi ditu Serveok, eta langileek greba abiatu dute
Enpresak banan-banan negoziatuko du kaleratutako langile bakoitzarekin. Sindikatuek salatu dute Bridgestoneko langileak atzeman dituztela Serveoko beharginen lanak egiten, greba hasi eta bi ordura.
Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan eskainitako irakasle-plazen % 17 hutsik geratu dira Nafarroan
Eskainitako 473 plazetatik 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, berriz, ia ez da lanposturik geratu bete gabe.
Correosek aldi baterako etengo ditu balio txikiko paketeen bidalketak Estatu Batuetara eta Puerto Ricora
Correosek ostiral honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez, Estatu Batuetako aduana-arauak aldatu dira, balio txikiko bidalketei aplikatzen zitzaien muga-zergen salbuespena kentzeko. Ondorioz, Correos-ek mota horretako bidalketak 24ko (igandea), 23:59ra bitartean soilik onartuko ditu.
AEBko banku zentrala interes-tasak jaistea aztertzen ari da
Jerome Powell Erreserba Federaleko presidenteak Trumpen garaiko lehen murrizketa iradoki du, eta New Yorkeko burtsak gora egin du.
Grebari amaiera emateko enpresaren eta Udalaren jarrera “arduragabea” kritikatu dute Gasteizko lorezainek
Ohartarazi dutenez, "ez da gatazkaren amaiera ikusten" eta euren lan-aldarrikapenak babesteko herritarren sinadurak biltzen hasi dira.
Europar Batasunak akordio formala itxi du AEBekin % 15eko muga-zerga orokorrerako
Automobilei muga-zergak murrizteko, baldintza da AEBko nekazaritza-produktu eta elikagaiei zergak kentzea.