Alokairuei muga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehia Batzordeak Bilboko eta Donostiako alokairu turistikoen arauen aurka egin du

Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordearen arabera, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan onartutako neurriak lehiaren aurkakoak dira eta kalte egiten diete kontsumitzaileei.
18:00 - 20:00
Bilboko eta Donostiako alokairu turistikoen arauen aurka egin dute

Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak Madrilgo, Bilboko eta Donostiako udalek turistei alokairuan eskainitako etxebizitzak arautzeko onartu dituzten neurrien aurkako helegitea aurkeztu du, lehiaren kontrakoak direla eta kontsumitzaileei kalte egiten dietela argudiatuta.

Helegiteak autonomia erkidego bakoitzari dagokion Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztu dituzte, batzorde horrek berak Eferi azaldu dionaren arabera.

Erabakia hartu ostean, Merkatu eta Lehia Batzordeak arauak onartzeko arrazoiak azaltzeko edo, bestela, baliogabetzeko eskatu zien udalei.

Horrela, erakundeak helegiteak auzitegietan aurkeztu behar ez izatea nahi zuen, baina, Lehia Batzordearen arabera, erantzunak ez dira gogobetegarriak izan.

Erakundearen iritzian, lehia mugatuta dago neurri horien ondorioz, operatzaile berriak sartu eta bertan daudenak egonkortzea oztopatzen dutelako.

Hala, batzorde horren arabera, egoera horrek prezioek gora eta kalitatea, inbertsioa eta berrikuntza behera egitea eragingo du.

Bilboko Udaletik ez dute helegitearen inguruan adierazpenik egin nahi izan, baina EFEri gogorarazi diotenez, maiatzak 31n osoko bilkurak aho batez errefusatu zuen Lehia Batzordeak gai horren inguruan egindako eskakizuna.

Bilboko araua

Bilboko Udalak onartutako arauaren arabera, etxebizitza turistikoak bizitegi-eraikinetako lehen solairuetan bakarrik baimenduko dituzte, edo, bestela, ohiko etxebizitzen azpian dauden solairuetan.

Turismoaren Euskal Legearekin bat egiteko xedearekin, Bilboko Udalak etxebizitza turistikoekin lotutako Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra moldatu zuen.

EAJk, PSE-EEk, PPk eta Ganemos Goazenek neurriaren alde bozkatu zuten, eta EH Bildu eta Udalberri abstenitu egin ziren.

Donostiako neurria

Donostiari dagokionez, eraikin bakoitzeko etxebizitza turistiko kopurua, bizigarritasun baldintzak, etxebizitzaren okupazio baldintzak eta gutxieneko metro karratuak zehazten ditu ordenantzak.

Araudi berriak ez du baimentzen babes ofizialeko etxebizitzei erabilera turistikoa ematea, eta Donostiako Alde Zaharra "gune asea" izendatu du, bigarren gunea mugatzen du, eta hiriko beste hainbat auzotan etxebizitza turistikoak egotea baimentzen du.

EAJk eta PSE-EEk ordenantzaren alde bozkatu zuten, eta EH Bilduk, Irabazik eta PPk kontra.

Beste alde batetik, Eneko Goia Donostiako alkateak esan du ez duela bat egiten Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak etxebizitza turistikoen arauaren inguruan egindako irakurketarekin. Ildo horretatik, Donostiako Udalak bere esku dituen hirigintza eremuei ematen zaien erabilera arautzeko eskubidea duela gaineratu du.

Goiaren esanetan, hiritarren artean bizikidetza bermatzeko ezinbesteko bitartekoa da arau hori. Hala, eraikin bakoitzeko etxebizitza turistiko kopurua mugatu nahi zuen Udalak, eta, helburu horrekin, alokairu turistikoen araua onartu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X