Euskal herritarren erosahalmena 683 euro murriztu da guztira bi urtean
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren erosteko ahalmena % 2,8 jaitsi da azken bi urteotan (683 euro, guztira), eta soldatak, batez beste, 469 euro jaitsi dira Euskadin 2018an, Adecco etxeak enplegu aukerak eta gogobetetasuna neurtzeko kaleratu duen txostenak 2018ko bigarren hiruhilekoan kaleratutako datuen arabera.
Adeccok astearte honetan publiko egin duen ikerketak 16 aldagarri aztertzen ditu sei hilean behin: ordainsaria, lan-segurtasuna, enplegu aukerak eta garapen profesionala, bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko kontziliazioa eta lan-gatazkak.
Aldagarri horiek guztiak kontuan hartuta, Euskadi laugarren autonomia erkidegoa da aukera eta enplegu satisfazioan puntu gutxien dutenen artean; % 2,3 egin du behera eta batez beste 5,3 puntu eman diote horri. Estatuan, 5,8 puntukoa da batezbesteko nota.
Halaber, Euskadik bere puntuazioa igo du langileen ordainsarien atalean; laugarren postuan dago Espainiako Estatuko autonomia erkidegoen artean.
Estatuan urtebetean batezbesteko soldata gehien igo den autonomia erkidegoen artean ere ageri da EAE, batez beste % 0,3 igo baitira bertan soldatak; 1.941 eurokoa da orain batezbesteko soldata (duela urtebete baino sei euro gehiago).
Ondorioz, batezbesteko soldatarik altuena duten erkidegoen zerrendan bigarren dago orain Euskadi, eta Madril bakarrik du aurretik (1.945 euro); duela urtebete baino postu bat beherago dago orain, baina euro bategatik bakarrik zegoen lehen postuan. Batez beste, Estatuan baino 300 euro handiagoak dira soldatak Euskadin.
Soldata duten langileen erosteko ahalmenak autonomia erkidego guztietan egin du behera, Asturiasen eta Nafarroan izan ezik. Urtean 199 euro (% 1) hazi da Asturiasko Autonomia Erkidegoan eta 20 euro (% 0,1), berriz, Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.