Bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 1,73 igo da Euskadin abuztuan
Bigarren eskuko etxebizitzen prezioa, batez beste, metro karratuko 2.708 eurokoa izan da Euskadin, abuztuan; hau da, uztailean baino % 1,73 handiagoa, eta % 6,26 garestitu da urtebetean, Espainiako Estatuko autonomia erkidegoetan izandako zazpigarren igoera handiena, www.pisos.com webgunearen hileko txostenaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuko garestiena izan da abuztuan, eta Balearrak daude zerrendan bigarren (2.604 euro/m2) ditu atzetik. Gipuzkoan izan dute etxebizitzek igoerarik handiena (% 1,65), eta prezioek behera egin dute Araban (% 4,99) eta Bizkaian (% 0,05) laugarren jaitsierarik txikiena.
Urte arteko datuak kontuan izanez gero, Gipuzkoan garestitu dira gehien (% 7,34) eta gutxiago garestitu dira Bizkaian ( % 4,72). Bestalde, Araban izan dute etxebizitzen prezioek jaitsiera handiena (% 4,08), gehien jaitsi diren autonomia erkidegoen zerrendan hirugarrena.
Hiriburuak
Euskal hiriburuei dagokienez, Donostian (% 0,39) bakarrik igo da abuztuan. Gasteizen behera egin du (% 1,12), Estatuan gehien jaitsi diren erkidegoen artean bosgarren dagoa, eta merkatu direnen artean Bilbon jaitsi da gutxien (% 0,06).
2017ko abuztuko datuekin alderatuta, etxebizitzak gehien garestitu diren hiriburuen artean 15. postuan dago Bilbo (% 9,54); Gasteizen (% 2,55) eta Donostian (% 1,55) igoera txikiagoak izan dira. Abuztuan, Donostia Espainiako bigarren probintzia hiribururik garestiena izan da (3.865 euro/m2), Bilbo (3.178 euro/m2) laugarren geratu da, eta Gasteiz (2.167 euro/m2), zazpigarren.
Nafarroa
Nafarroan, % 1,2 merkatu dira bigarren eskuko etxebizitzen prezioak abuztuan, uztaileko datuekin alderatuta, Idealista higiezinen atariak argitaratutako prezioen indizearen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.