Greba mugagabea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko NH eta Barcelo hoteletako grebalarien ordezkapen 'lotsagabea' salatu du ELAk

"Miseriazko soldatak, onartu ezinezko lan-kargak eta kontratazioan iruzurra" salatzeko greba mugagabean daude gela-zerbitzariak.
NH eta Barcelo hoteletako gela-zerbitzarien protesta, Bilbon / Irudia: EITB.
NH eta Barcelo hoteletako gela-zerbitzarien protesta, Bilbon / Irudia: EITB.

Bilboko NH eta Barcelo hoteletan greba egiten ari diren gela-zerbitzariak "lotsagabeki" ordezkatzen ari direla salatu du ELAk. "Miseriazko soldatak, onartu ezinezko lan-kargak eta kontratazioan iruzurra" salatzen ari dira greba mugagabe baten bidez.

Constant Taldekoko langileak dira gela-zerbitzariak. Hotel horietako garbiketaz arduratzen dira, azpikontratatuta.

Sindikatuak "hotel horien jarrera lotsagabea" salatu du. "Gatazka honi konponbide bat eman beharrean, grebalariak lotsagabeki ordezkatu dituzte", eta horrek "kolektibo horren oinarrizko eskubidea kentzea" dakar.

Bestalde, ELAren arabera, Constant Taldeak ez du erakutsi "alde sozialarekin negoziatzeko eta kolektibo honen lan-baldintzak duintzeko asmorik". "Miseriazko soldatak, onartu ezinezko lan-kargak eta kontratazioan iruzurra" sufritzen dituzte langile horiek.

Sindikatuak esan duenez, greba mugagabeak langileen "prekarietatea konpondu" arte jarraituko du. Igandean, berriz Bizkaiko hiriburuko hotelen aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X