EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikerketa eta Garapenean egindako gastua % 5,6 igo zen iaz EAEn

2010etik izandako igoerarik handiena da. Guztira, 1.363,2 milioi euro inbertitu ziren Ikerketa eta Garapenean (I+G).
EAEko industriak 1.363,2 milioi bideratu zituen ikerketara eta garapenera
1.363 milioi bideratu zituzten iaz ikerketa eta garapenera. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Ikerketa eta Garapeneko egindako inbertsioak gorakada izan zuen iaz Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, 2017an 1.363,2 milioi euro inbertitu ziren Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoaren (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino % 5,6 gehiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera. 2010etik izandako igoerarik handiena da.

Bigarren urtez jarraian, Ikerketan eta Garapenean egindako gastuak gora egin du, hiru urtez behera egin ondoren.

Alor horretan aritzen diren langileen kopuruak ere gora egin du. Guztira, 18.577 langile aritu dira, aurreko urtean baino % 3,8 gehiago. Batez ere, ikertzaileen kopurua hazi da, 2017an baino % 5,8 gehiago eta 2008an baino % 30,8 gehiago. Iaz 12.608 ikertzaile zeuden; 2008an, 3.000 gutxiago.

Datuak sektorez sektore aztertuta, enpresetan zeuden 18.577 langile horietatik 13.154 (% 70,8); Goi-mailako Irakaskuntzan, 4.140 (% 22,3), eta Herri Administrazioan, 1.283 (% 6,9).

Gastuaren zatirik handiena (1.023,2 milioi, % 75,1) enpresek egin zuten, eta Goi-mailako Irakaskuntzan (237,1 milioi, % 17,4) eta Administrazioaren organismoetan eta beste guztietan ere izan ziren gastuak (102,9 milioi, % 7,5).

Ikerketa eta Garapenean egindako gastua Barne Produktu Gordinaren % 1,85 izan zen iaz, aurreko urtean baino lau ehunen gehiago. Europar Batasuneko batez besteko datuekin alderatuta, txikiagoa izan zen Estatuan, EBn % 2,07koa izan baitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X