Zazpigarren lanuzte eguna dute gaur Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan
Zazpigarren lanuzte eguna dute gaur Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan. Ezkerraldea Meatzaldea Bus S.A. eta Pesalur S.A. enpresetako langile guztiak daude deituta lanuzteak egitera, eta greba deialdi horrek Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die. Guztira, sei orduz egingo dituzte lanuzteak, txanda bakoitzeko bi orduz: 07:30-09:30, 18:00-20:00 eta gaueko txandako lehen bi orduak.
Gainera, aste honetako ostegunerako ere deitu dute greba. Bi enpresok Bizkaibusen 40 linea baino gehiagotan eskaintzen dute zerbitzua (200 bat autobus).
Lanuzteek 42.000 erabiltzaileri eragingo diete, eta gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira.
Gutxieneko zerbitzuak Bizkaibuseko webgunean dituzu zehaztuta.
Aurreko lanuzteetan, grebaren jarraipena % 100ekoa izan zen, sindikatuen arabera. Gainera, neurri juridikoak iragarri dituzte, Jaurlaritzak ez dituelako agindutako gutxieneko zerbitzuak bete, horien esanetan.
Bi konpainia horietako enpresa batzordeek zortzi greba egun deitu dituzte azaroan Bizkaibuseko hainbat lineatan, 2017ko abenduaren 31tik iraungita dauden hitzarmen kolektiboen negoziazioetan aurrerapenik ez dagoelako.
Lanuzte gehiago abenduan
Azaroko lanuzteez gain, abendurako ere deitu dituzte Bizkaibuseko ibilbide batzuetako beharginek. Besteak beste, 24 orduko greba egingo dute abenduaren 21ean, San Tomas egunean, EMB eta Pesalur patronalek negoziazio mahaian blokeoa ezarri dutela salatzeko. Bilbobuseko langileek ere greba egingo dute San Tomas egunean.
Ezkerraldean eta Enkarterrin zerbitzua eskaintzen duten Ezkerraldea Meatzaldea Buseko langileek abenduan txanda bakoitzeko bi orduko beste bost lanuzte egitea erabaki dute. Abenduaren 10, 11, 13, 17 eta 20an deitu dituzte.
Pesalur enpresako langileek, aldiz, 4 orduko lanuzteak egingo dituzte abenduaren 10, 13 eta 17an Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dituen autobus linea batzuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuen sindikatuak dio grebaren eragina "handiagoa" izan dela "ospitaleetan lehen arretan baino"
Osakidetzaren arabera, jarraipena % 17,6koa izan da goizeko txandan eta % 7,6koa arratsaldekoan. EAEko edikuek bat egin dute Medikuen Sindikatuak Estatu osorako egindako lau eguneko grebarekin eta "lanbidearen berezko ezaugarriak islatuko dituen Estatutu propioa" eskatzen dute.
Aurrekontuen osoko zuzenketak atzera bota ditu Eusko Legebiltzarrak, oposizioaren eta EAJren eta PSEren arteko eztabaiden artean
Aurrekontuei jarritako osoko zuzenketak eztabaidatzen ari dira astearte honetan Eusko Legebiltzarrean, proiektua gelditzeko arriskurik gabe. EAJren eta PSE-EEren gehiengo absolutuak 2026ko kontuak tramitatzen jarraitzea bermatzen du, EH Bilduk, PPk, Sumarrek eta Voxek proiektua kritikatu arren.
Ehunka medikuk sektorearen ezaugarriak bilduko dituen Estatutu propioa eskatu dute Bilbon
Ehunka mediku eta fakultatibo (farmazialariak, biologoak...), asko bata zuriz jantzita, Bilbon manifestatu dira Espainiako Ministerioak aurkeztu duen Estatutu Markoaren lege-aurreproiektuaren kontra eta sektorearen ezaugarriak jasotzen dituen baten alde, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diote haien eskaerak defenda ditzala Monica Garcia ministroaren aurrean.
ESAN sindikatuak salatu du ertzainek "gehiegizko ahalegina" egiten dutela eta lan-eskubideak urratzen zaizkiela
ESAN sindikatuak azaldu duenez, urteko lehen hamar hilabeteetan 375.000 ordu gehigarri egin dira, "8-9 milioi euro arteko gastuarekin", eta horrek agerian uzten du sistemari "errefortzu iraunkorrek" artifizialki eusten diotela, eta eredu horrek "ertzainak atsedenik gabe estutzen" dituela.
Euskadiko Medikuen Sindikatuak lau eguneko greba hasi du, Estatutu propio baten aldarrian
Negoziazioen aurrean, Estatutu propio baten alde egin dute, uste dutelako horrek soilik islatu ditzakeela lanbidearen berezko ezaugarriak. Gainera, erregulazio espezifiko baten beharra azpimarratu dute. MUD-en eta EAEko medikuen elkargoen babesa dute. Ministerioak aurreratu du ez duela Osasuneko lege aurreproiektua erretiratuako baina hitz egiten jarraitzeko prest dago.
Gasteizko Mercedeseko langileen batzordea lanuzteak deitzea aztertzen ari da, lan-baldintzak salatzeko
Langileen batzordeak mobilizazio kanpaina abiatu du, "lan-harremanen okertzeari" aurre egiteko asmoz. Batzordeak pasa den abenduaren 1eko bileran baiezkoa eman zion mobilizazio-kanpainari, ELA, LAB eta ESK sindikatuen aldeko botoekin eta UGT, CCOO eta Ekintza sindikatuen abstentzioarekin.
Anbulantzietako langileak Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu dira, osasun-garraioa erakunde publikoek kudea dezatela eskatzeko
ESK sindikatuko Anbulantzietako eta Emergentzietako sailek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Eusko Legebiltzarraren aurrean, osasun-garraioa erakunde publikoek kudea dezatela eskatzeko, eta "garraio % 100 publikoa" beharrezkoa dela aldarrikatzeko
Nafarroako autoeskolek protesta egin dute Iruñean gidabaimena ateratzeko azterketetan "kolapsoa" dagoela salatzeko
Nafarroako autoeskolak ataka larrian daude, gidabaimen-azterketak egiteko prozesua kolapsatuta dagoelaki. Adierazi dutenez, 8.200 lagun daude azterketa egiteko zain. Itxaronaldiak izugarri luzatu dira, eta horrek autoeskolen jarduera ia geldiarazi egin du, erregulazio-espedienteak eta itxiera arriskuarekin. Horregatik, mobilizazioak egiten ari dira.
Lakuntza: "Confebask haserre dago ELAk aurre egiten diolako"
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Tamara Yague Confebasken presidentea egindako adierazpenei erantzun die Radio Vitorian. Lakuntzaren arabera, Confesbakek gutxieneko soldataren negoziazioan duen ardura saihestu nahi du.
Aste erabakigarria, billabesetako lan gatazkan
Langileen batzordean hamazazpi ordezkaritik zazpi dituen UGT sindikatua prest dago enpresaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen eskaintza onartzeko, eta gainerakoei erantzukizunez jokatzeko eskatu die lan-gatazkari amaiera emateko.