Lan-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost behargin intoxikatu dira Mungian, kea arnastuta

Horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute. 300 bat kilo zirkoniok su hartu dute Trobika industrialdeko Bostlan enpresan.
Sutea Mungiako (Bizkaia) Bostlan lantegian. Argazkia: Iker Salgado
Sutea Mungiako (Bizkaia) Bostlan lantegian. Argazkia: Iker Salgado

300 bat kilo zirkoniok su hartu dute gaur Mungiako (Bizkaia) enpresa siderurgiko batean. Bost langile intoxikatu dira, kea arnastuta. Horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

Gertakaria 17:10 aldera jazo da Bostlan enpresan, Trobikako (Mungia) industrialdean. 300 kilo zirkonio zituen tobera batek su hartu du. Zirkonioa altzairua, portzelana eta material erregogorrak ekoizteko erabiltzen da.

Suteak ke-mordoa sortu du, baina lantegian ez du aparteko kalterik utzi; izan ere, kanpoaldean gertatu da, Udaltzaingoko iturriek zehaztu dutenez.

Hasiera batean, siderurgiako beharginek beraiek sutea lantegiko mahukekin geldiarazi dute, Derioko eta Leioako suhiltzaileen bost ibilgailu bertaratu diren arte. Ordubete geroago sua kontrolatzea lortu dute suhiltzaileek.

Kea arnastutako beharginak enpresan bertan artatu dituzte osasun-langileek. Nahiz eta larri ez zauritu, langiletako bat Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman behar izan dute, antsietateak jota.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X